112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

929/2002 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Enrique Echavarren Zozaya jauna Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Zerbitzu Orokorren Ataleko burutzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enrique Echavarren Zozaya jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Zerbitzu Orokorren Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Laguntza Espezializatua Kudeatzeko Zerbitzuari, Bideko Ama Birjina ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0207795