112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

379/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2001/2002 ikasturteari dagozkion laguntzetarako deialdi orokorra behin betikoz ebazten duena.

2001eko ekainaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (68. zk.) argitaratutako maiatzaren 14ko 175/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2001/2002 ikasturteari dagozkion laguntzetarako deialdi orokorra.

Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 24an eman 1282/2001 Ebazpenaren bidez (2002ko otsailaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 15. zk.), behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori, emandako eta baztertutako laguntzen eranskinak jendaurrean paratu ziren ebazpenean adierazten zen iragarki oholetan, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin zituen hartan emandako laguntzen ordainketa-aginduak prestatzeko.

Deialdiko 7.2 arauan ezarritako izapidaketa eta epeak buruturik, aipatu deialdiko 7.3 eta 7.4 arauak betez, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak bere 36.2 artikuluaren c) eta d) idatz-zatietan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2001/2002 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, Hezkuntza zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 1282/2001 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren laguntzak behin betikotzat hartzea, Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako laguntzei dagokienez, sartu diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

2. Era berean, Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri diren zerrendak, eman eta ukatu diren laguntzenak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki-oholetan:

-Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

3. Foru Agindu hau dela eta, beren eskubideek kaltea hartu dutela uste dutenek gora jotzeko helegitea aurkez dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea behar diren kudeaketak egiteko, ikasle eskatzaileek eta inplikatutako ikastetxeek eman eta ukatu diren laguntzen berri izan dezaten, behar diren egiaztapen administratiboak egin daitezen eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuan onuradunei dagozkien diru-kopuruak ordaintzeko behar diren ordain-aginduak luza ditzan, ikasle onuradunak matrikulaturik dauden ikastetxeen alde.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren, behar diren libramenduak eman ditzala, 2001eko Gastuen Aurrekontuetako gerakinen 4000051929 zk.ko aurrekontu-agiriaren kargura.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

7. Foru Agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile-delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0208386