112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

370/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, 2001/2002 ikasturteari dagozkion beka eta laguntzetarako deialdi orokorra behin betikoz ebazten duena.

Abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (93 zk.) argitaratutako ekainaren 22ko 239/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, 2001/2002 ikasturteari dagozkion beka eta laguntzetarako deialdi orokorra. Foru Aginduaren Eranskin bakarra 2001eko abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (104. zk.) argitaratu zen eta 239/2001 Foru Agindua zati batean aldatzen zuen abuztuaren 10eko 320/2001 Foru Agindua 2001ko irailaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (109. zk.).

Hezkuntza zuzendari nagusiak apirilaren 9an eman 276/2002 Ebazpenaren bidez (2002-05-1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 53. zenbakikoa) behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu hartan emandako beka eta laguntzen ordainketa-aginduak prestatzeko.

Behin-behineko Ebazpena berrikusteko eskaera aurkezteko interesatuei eman zitzaien epea 2002ko ekainaren 1ean amaitu zen.

Aipatu deialdiko 14.3., 14.4. eta 14.5. arauak betez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposamena egin du aldaketen behin betiko ebazpena eman dadin, 2002ko ekainaren 14an bildu zen Beken Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak 36.2 artikuluaren c) eta d) ataletan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2001/2002 ikasturtean erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, Hezkuntza zuzendari nagusiaren apirilaren 9eko 276/2002 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren beka eta laguntzak behin betikotzat hartzea, Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako beka eta laguntzei dagokienez sartu diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

2. Era berean, Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri diren zerrendak, eman eta ukatu diren laguntzenak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki-oholetan:

-Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

3. Foru Agindu hau dela eta, beren eskubideak kaltetuak gertatu direla uste dutenek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomi eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagozkien diru-kopuruak ordaintzeko behar diren ordain-aginduak luza ditzan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren, behar diren otdainketa-aginduak luza ditzan, 2002. urtera luzatu den 2001eko Gastuen Aurrekontutik, "Irakaskuntzako erdi eta goi mailetako beka eta laguntzak" izeneko 41620-4800-425100 kontusailaren kargura.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Foru Agindu hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Beka eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoetara.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamabian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0208114