112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

70/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, "Atlante" prozesu kudeaketaren informazio sistema eraldatzen eta Nafarroako Foru Komunitateko organo judizialetan txertatzen laguntzeko kontratazio espedientea, publizitate eta lehia gabeko prozedura negoziatukoa, onetsi eta Accenture, S.L. enpresari adjudikatzen diona.

Indarra duen legerian xedatutakoa betez, aditzera ematen da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren uztailaren 2ko 70/2002 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: "Atlante" prozesu kudeaketaren informazio sistema eraldatzen eta Nafarroako Foru Komunitateko organo judizialetan txertatzen laguntzea.

-Adjudikatzeko modua: publizitate eta lehia gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 2.684.120,00 euro, BEZa barne, honela banaturik: 601.000,00 euro 2002. urtean, 961.600,00 euro 2003. urtean eta 1.121.520,00 euro 2004. urtean.

-Adjudikazio hartzailea: Accenture, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0208169