112. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Izena: HM Compañía General de Acción, S.A. (20021044). Jarduera: bulegoa. Tokia: Miguel Astráin, 14.

Izena: Félix Gastón de Dicastillo (20021075). Jarduera: harategia handitzea. Tokia: Paulino Caballero, 16-behea.

Izena: Fontanería Lizarraga (20021088). Jarduera: iturgintzako biltegia eta bulegoa. Tokia: Simonena doktorea, 7-behea.

Izena: Avanco, Sociedad Anónima de Gestión Inmobiliaria (20021119). Jarduera: 35 etxebizitzako eraikina, garajea eta lokalak barne. Tokia: U. I. XII poligonoa, CUU-2 lurzatia, Mendebaldea.

Izena: Copropietarios Calle Miguel Astráin, 9 (20021120). Jarduera: garajea. Tokia: Miguel Astráin, 9.

Izena: Promociones Mepro Navarra, S.L. (20021153). Jarduera: Etxebizitzetarako eraikina, garajea eta lokalak barne. Tokia: P-A poligonoa,9-0 lurzatia, Buztintxuri.

Izena: Recreativos Miravalles, S.L. (20021154). Jarduera: josteta-aretoa. Tokia: Iturrama, 10-behea.

Izena: Estudio de Estrategias Arquitectónicas, S. L. (20021159). Jarduera: bulegoak. Tokia: Aróstegui, 24 B.

Izena: Javier Ruiz Pérez de Ciriza (20021160). Jarduera: josteta aretoa. Tokia: Marcelo Celayeta etorbidea, 68.

Izena: Confederación de Empresarios de Navarra (20021161). Jarduera: bulegoak eraitsi eta eraikitzea. Tokia: Navarro Villoslada, 1.

Izena: Arca Resano (20021184). Jarduera: arte erakuslekua eta aseguru-artekaritza. Tokia: Bernardino Tirapu, 5-behea.

Izena: Javier Beruete Larraya (20021200). Jarduera: garajea. Tokia: Manuel de Falla, 15-behea.

Izena: Julián Baigorri Hermoso (20021213). Jarduera: makinak mihiztatzeko nabea. Tokia: Landabengo industrialdea, E kalea.

Izena: Francisco Javier Sebastián Idoate Vidaurre (20021214). Jarduera: kafetegia. Tokia: Felix Huarte plaza, 4-behea.

Izena: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (20021217). Jarduera: erretiratuen elkartea. Tokia: Aita Maceda, 8.

Izena: Universidad de Navarra (20021219). Jarduera: Clínica Universitaria handitzea. Tokia: Pio XII.a, 36.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0208200