111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Uharte-Arakilgo Udalerako garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Oinarrien aldaketa. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Hautaproben hasiera

Uharte-Arakilgo Udaleko alkate udalburuak, 2002ko abuztuaren 21ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau hartu zuen:

"Uharte-Arakilgo Udalerako garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi ondoren, alkate udalburuak ondokoa ebatzi du:

1.-Deialdiko 5.5 eta 7. oinarrietako arauak aldatu dira, eta honela gelditu:

5.5. Oposizioko probetan Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikariek parte hartuko dute.

7.-Oposizioaldia.

7.1.1. Oposizioan, izangaiek proba bakarra egin beharko dute:

a) Proba bakarra, teorikoa eta bete beharreko lanpostuaren eginkizunen gaineko ezagupenei buruzkoa.

Ariketa horretan 0-28 puntu bitarte lortu ahalko dira.

7.1.2. Epaimahaikide bakoitzak banaka puntuatuko du ariketa eta kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da ariketaren emaitza.

7.1.3. Oposizioko proba baztergarria izanen da eta baztertuta geldituko dira ezarritako puntuazioaren erdia (14 puntu) eskuratzen ez duten izangaiak.

7.1.4. Ariketa amaiturik, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda eginen du, lortutako kalifikazioekin. Zerrenda hori jendaurrean jarriko da Udaleko iragarki oholean eta probak egin diren tokian.

7.1.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Azaltzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira.

2.-Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honezkero argitaratua, behin betiko zerrenda izanen da.

3.-Probak 2002ko irailaren 18an hasiko dira, eta egun horretan eginen da euskarako proba, aukerakoa (9:00etan, Sakanako Mankomunitatean). Oposizioko proba, berriz, 2002ko irailaren 20an eginen da, Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lokaletan (9:00etan).

4.-Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai onartuei jakinaraziko zaie, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioetarako.

Uharte-Arakilen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209312