111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, oposizio bidez eta lanaldi partzialean betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, oposizio bidez eta funtzionario moduan betetzea, ondoko txandetan banaturik:

-Lanpostu 1 txanda irekian.

-Lanpostu 1 igoera txandan.

1.2. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe gelditzen bada, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutienekoa lortzen ez dutelako, txanda irekiari gehituko zaio.

Orobat, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, lanpostuaz jabetzen denetik eta ondorio guztietarako. Funtzio Publikoaren Estatutuari loturik egonen da eta Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorrean kidetuko da.

Eskubide pasiboen erregimenean eta osasun nahiz gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, kideturiko funtzionarioek, deialdiko lanpostuetarako izendatuak suertatzen badira, hautara izanen dute bertan segitzea edo Gizarte Segurantzan kidetzea.

1.4. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen aplikagarriek ezarritakoen artean.

1.5. Izangai izendatuak Tuteran bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Batzordeko organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.7. Bete beharreko eginkizunak bere kategoriarako ezarritakoak dira, baita entitateak berariaz manatzen dizkion guztiak ere.

2.-Izangaien baldintzak.

2.1. Oposiziora onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europako Batasuneko bertze edozein Estatutakoa, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera izaten ahal diren Estatuetakoa.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

e) Goi Mailako Batxilergoa, 2. graduko Lanbide Heziketa edo titulu baliokidearen jabe izatea.

2.2. Aipatuez gainera, igoera txandako izangaiek baldintza hauek ere bete behar dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

f) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

g) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

h) Nafarroako administrazio publikoetan egiazki egindako bortz zerbitzu urte egiaztatzea.

Behar den titulazioa faltaz gero, Nafarroako administrazio publikoetan zortzi zerbitzu urte egiaztatzen ahal da horren ordez.

2.3. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek aitzineko baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako zortzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko, eskabideak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 30 egun naturaleko epean deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak.

3.2. Eskabidearekin batean Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta deialdi honetan eskatzen den titulazioa frogatzen duen agiria aurkeztuko dira. Agiria ez aurkezteak probetara ezin aurkeztea ekarriko du.

3.3. Eskariak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.4. Minusbaliotasunen bat dutenek denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte egokitzapena beharrezkoa duten ariketak egiteko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein den eskatutako egokitzapena, eta eskabideari erantsi erakunde eskudunek minusbaliotasunari buruz luzatutako egiaztagiria.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan, Batzordeko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Manuel Ucar Catalán jauna.

Ordezkoa: Javier Lostalé Martínez jauna.

Mahaikidea: Juan Gracia Aísa jauna.

Ordezkoa: Angel Calvo Domínguez jauna.

Mahaikidea: Pedro González Felipe jauna.

Ordezkoa: José María Navarro Fandos jauna.

Mahaikidea: Langileen ordezkaritzak izendatu beharreko kide bat.

Ordezkoa: Langileen ordezkaritzak izendatu beharreko kide bat.

Mahaikide-idazkaria: José Luis Zardoya Molinos jauna.

Ordezkoa: José Antonio Huguet Madurga jauna.

Hautapen probak egin baino lehenago osatu beharko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta laguntza emanen diote epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen.

6.1. Oposizioa deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabetera hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

6.2. Oposizioaren balorazio osoa 100 puntukoa izanen da.

7.-Oposizioa.

7.1. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenbizikoa: Proba praktikoa.

Epaimahaiak proposatutako agiri bat edo gehiago egin beharko da (eskabideak, ofizioak, dekretuak, ebazpenak, etab.).

Agiria idazteko makinaz eginen da (elektrikoak baztertuta), eta alderdi gramatikalak eta mekanografikoak nahiz agiriaren aurkezpena baloratuko dira.

Probaren iraupena, gehienez ere: 1,5 ordu.

Puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu.

Puntuazioa, gutienez ere: 10 puntu.

Bigarrena: Galdera teoriko-praktiko batzuk erantzun beharko dira, I. eranskinean oinarriturik.

Probaren iraupena, gehienez ere: ordu 1.

Puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu.

Puntuazioa, gutienez ere: 10 puntu.

Hirugarrena: Galde sorta teoriko-praktiko erantzun beharko da, II. eranskinean oinarriturik.

Probaren iraupena, gehienez ere: 2 ordu.

Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu.

Puntuazioa, gutienez ere: 15 puntu.

Laugarrena: Kontabilitateko kasu bat edo gehiago argitzea, III. eranskinetik aterata.

Probaren iraupena, gehienez ere: 2 ordu.

Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 30 puntu.

Puntuazioa, gutienez ere: 15 puntu.

7.2. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta guztien banaz-bertzekoa izanen da ariketa zati bakoitzaren puntuazioa.

7.3. Azken balorazio edo kalifikazioa zein den jakiteko, batuketa eginen da oposizioko ariketetako puntuazioekin.

7.4. Probak plika itxien sistema erabiliz eginen dira eta bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute probetara.Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.5. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, aditzera emanen da gainditu duten izangaien zerrenda Tuterako Udalaren Ur Batzordeko iragarki oholean. Bertan, aditzera emanen dira, halaber, lortutako emaitzak zein hurrengo ariketa non, noiz eta zein ordutan izanen den.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean erakutsiko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik. Horrekin batera eginen da izendapen proposamena, puntuazio handiena ateratzen duen izangaiaren alde. Izendapen proposamena Tuterako Udalaren Ur Batzordeko iragarki oholean emanen da aditzera, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

8.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, edo zuzeneko jakinarazpena egin ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordeko bulegoetan:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2. Eskatutako tituluaren fotokopia eta originala, edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen gordekina.

3. Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dagoela erakusten duena.

4. Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela erakusten duena.

5. Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

8.3. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzunkizuna galarazi gabe.

8.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Udalaren Ur Batzordeak gainditu dutenen zerrendan, 8.1 atalean aipatzen den hartan, ondo-ondotik heldu diren izangaiekin beteko du hutsunea, eta haiekin ere aurreko ataletan azaldu bezala jokatuko du.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Gobernu Batzordeak Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lanaldi partzialeko administrari-ofizial izendatuko ditu honen aurreko oinarrian xedatutakoa betetzen duten izangaiak.

9.2. Izangai izendatuak 30 egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, eta ezinbertzekoak salbu, jabetzarik hartzen ez badu, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lanaldi partzialeko lan- kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzordeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

Tuteran, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Tuterako Udalaren Ur Batzordeko burua.

I. ERANSKINA

1. gaia.-Informatika oinarrizkoa: Funtsezko kontzeptuak, informazioa prozesatzeko sistemak, hardwarea eta softwarea. Sistema eragileak. MS-DOS, Windows.

2. gaia.-Windows 95/98. Oinarriak. Mahaigaina eta horren osagaiak, kontrol panela, programen atzipena, Windowsen esploratzaile.

3. gaia.-Bulegotika suiteak, Windowsen. Kontzeptuak. Office 97. Horren pakete muntadunenak, horien baliagarritasuna eta elkarren arteko komunikazioa. Baterako informazioa erabiltzea, modu lokalean eta urrutiko unitateetan. Informazioaren segurtasuna.

4. gaia.-Testu prozesatzailea. Kontzeptu nagusiak. Microsoft Word 97.

5. gaia.-Kalkulu orria. Kontzeptu nagusiak. Microsoft Word 97.

6. gaia.-Datu baseak. Kontzeptu nagusiak. Microsoft Word 97.

7. gaia.-Sareak. Ordenagailu-sareei buruzko kontzeptu nagusiak. Internet.

II. ERANSKINA

1. gaia.-Nafarroako toki entitateak. Antolaketa eta administrazioa. Udala, mankomunitateak eta bertzelako toki enteak. Erakunde autonomoak.

2. gaia.-Administrazio publikoa. Administrazio publikoen jarduera. Administrazio egintzak. Administrazio prozedura.

3. gaia.-Administrazio errekurtsoak. Ondare erantzukizuna. Nafarroako Administrazio publikoetako langileak.

4. gaia.-Nafarroako toki entitateen kontratazioa. Xedapen orokorrak, prestaketa lanak, prozedura eta esleipen bideak.

5. gaia.-Aurrekontua. Aurrekontuen kontzeptua eta printzipioak. Edukia eta betearazpena. Gastuen eta dirusarreren kudeaketa. Aurrekontua betearazteko oinarriak.

6. gaia.-Baliabide ekonomikoak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean. Tributuak, kudeaketa, likidazioak eta dirubilketa. Tasak eta prezio publikoak.

7. gaia.-Tuterako Udalaren Ur Batzordea. Erregelamendu Orokorraren edukia.

8. gaia.-Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ordenantza fiskala.

9. gaia.-Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza. Arau orokorrak, zerbitzuak egitea, zerbitzuen kontratatzea.

III. ERANSKINA

1. gaia.-Oinarrizko kontzeptu eta egoerak kontabilitatean: Kontuak, idazpenak, inbentarioa, ondarea, egiaztapen-balantzea, egoera-balantzea, galdu-irabazien kontua.

2. gaia.-Kontabilitateko Plan Orokorra: Kontabilitateko printzipioak, kontuen taula, definizioak eta kontabilitateko zerrendak; eragiketen erregistroa, orokorrean.

3. gaia.-Kontabilitateko plan orokorra: Urteko kontuak eta memoria Kontabilitateko Plan Orokorrean. Balorazio arauak.

4. gaia.-Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra: Aplikazio eremua Kontabilitateko informazioaren hartzaileak eta betebeharrak. Planaren egitura. Edukia eta ezaugarriak.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: ............., sorterria: ............., helbidea: ............ karrika: .............. zenbakia.: ... posta kodea: ........... telefonoa: .........

Azaltzen dut:

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, oposizio bidez eta funtzionario moduan betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

f Txanda librea.

f Igoera txanda.

(X batez markatu).

Karguan aritzeko galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

f Minusbalioa dudala eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira.)

f Minusbaliorik ez dudala.

(X paratu behar den lekuan).

Horrenbertzez:

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, beraz, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, funtzionario moduan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onar nazazula.

Tuteran, 2002ko ........(aren) ........(e)an.

(Sinadura)

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEKO BURUA.

Iragarkiaren kodea: A0208670