111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E I E R R I

Bearingo AR4 Plan Partzialaren behin betiko onespena

Udalaren osoko bilkurak, 2002ko ekainaren 13an egindako bileran, ondorengo erabakia hartu zuen gehiengo osoz:

Lehenengoa.-Bearingo AR4 Plan Partziala behin betiko onetsiko da. Titulartasun publikoko aparkalekuen kopuruari buruzko aldaketa barne egongo da, eta, hala, espazio publikoan, eraikitako azaleraren 75 metro koadroko plaza bat utziko da, 2002ko martxoko eranskinari jarraiki.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bidezkoak diren errekurtsoak adieraziko dira. Ordenantzak osorik argitaratu beharko dira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1085 Legeak -apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatu zuenak- 70.2 artikuluan ezarri duenarekin bat etorrita, Bearingo AR4 plan partzialaren testua sartu da.

BEARINGO AR-4 UNITATEAREN PLAN PARTZIALA

1.-Memoria.

1. Legearen aurrekariak.

Plan Partzialen zehaztapenak

36.1. artikulua. Plan Partzialek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeak 89. artikuluan finkatu dituen zehaztapenak garatuko dituzte beren antolamenduko sektorean.

2. Plan Partzialak eraikigarriak diren lursailen, zuzkiduretarako erabiliko diren lursailen eta espazio libreetarako izango diren lursailen xede publiko edo pribatua adieraziko du, bai eta azken lursail horietan aurreikusita dauden eraikinen eta instalazioen erabilerak ere.

Honekin batera bidalitako planoetan, lursailen, eraikigarrien, zuzkiduren eta espazio libreen xede publikoa eta pribatua zehaztu da, bai eta azken horietan dauden eraikinen eta instalazioen erabilerak ere.

3. Planak ezartzen badu bere lurraldea exekuzio unitateetan bananduko dela, orduan, zehaztasun handiz adierazi beharko da unitate horien mugapena, eta unitate horietako bakoitzak izango dituen jarduketa sistema eta epeak ere bai.

Honekin batera bidalitako planoan, exekuzio unitate biren mugak eta jarduketa sistema zehaztu dira. Jarduteko epeak Udalak zehaztuko ditu, baina 4 urteko aldia finkatu da exekuzio unitate bakoitzarentzat.

37. artikulua. Plan Partzialak sektorearen berezko komunikazio-sarearen trazadura eta ezaugarriak finkatuko ditu, bai eta Udal Planak ezarritako komunikazioen sistema orokorrarekiko duen lotura ere.

Honekin batera bidalitako planoetan, komunikazio-sarearen trazadura eta ezaugarriak zehaztu dira. Kasu honetan, oraingo sarbidea -behar bezala zabalduta- baizik ez da agertzen.

Ondorio horretarako, bide sare osoaren lerrokadurak zehaztuko dira, oinezkoena ere bai, eta oinplano trazadura eta behin betiko sestrak geometrikoki zehaztuko dira, gutxienez gurutze puntuetan eta norabide aldaketetan, zehaztapen hauekin komunikazio sarearen altimetria behar bezala definitzen bada.

Ondorio horretarako, bidesarearen lerrokadurak eta behin betiko eta oraingo sestrak xedatu dira luzetarako sekzioan. Horrela, behar bezala zehaztu da komunikazio sarearen altimetria.

Bide-sarearen eta oinezkoen sarearen trazadura eta ezaugarriak zehazteko, ezinduei eta elbarriei traba eragin diezaieketen hirigintza-oztopoak kenduko dira, oztopo fisiko eta sentsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legeak eta Foru Lege hori garatzen duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuak ezarri dutenarekin bat etorrita.

Kasu honetan, Foru Lege hori garatzen duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua bete da.

38.1. artikulua. Plan Partzialak bertan ezarriko diren zerbitzu guztien sare eta galerien trazadurak zehaztuko ditu, eta Udal Planak edo, hala dagokionean, Hirigintzako Jarduketa Programak ezarri dutena garatuko du.

Honekin batera dauden planoetan, Udal Planean zehaztu diren zerbitzu sareen trazadurak eta ezaugarriak definitu dira, dagokigun kasuari egokituta.

2. Plan Partzialak ondorengo zerbitzusareen trazadura eta ezaugarri tekniko nagusiak zehaztuko ditu:

-Ur hornidurako sareak, ureztatzeko sareak eta suteen aurkako sute ahoak.

-Euri urak eta ur zikinak husteko sareak; horiek banatzaileak izan beharko dute, salbuespenezko eta ondo justifikatutako arrazoiren batengatik izan ezik.

-Energia elektrikoa banatzeko sarea.

-Herriko argien sarea.

-Telefono kanalizazioaren sarea.

-Gasbidearen sarea edo beharrezkotzat jotzen diren beste sare batzuk.

Ondorio horretarako, lehen deskribatu ditugun sare guztien planoak zehaztu dira, gasarena izan ezik, herrian ez baitago horrelakorik.

3. Ur-hornidurako sarean, bere iturriak eta eskuragarri dagoen emaria zehaztuko dira.

Kasu honetan, PEAD 2" hodi bat dago arearen hego-mendebaldean, informazioko planoetan zehaztuta dagoena.

4. Ura husteko sareak ezartzeko, mota guztietako ur zikinen eta euri uren osaera eta emaria hartu beharko da aintzat. Sare horiek aipamen berezi bat izango dute sare orokorrera egiten den isuriaz, horren edukieraz eta, egoki bada, arazteko sistemaz. Isuria herri ibilgura egin denean, dagokion Ur Konfederazioaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuaren aldeko txostena beharko da.

Kasu honetan, aurreikusi diren ur zikinen jatorria jarriko diren hainbat lokalen komunetatik hustuko diren urak dira. Horiek onargarriak dira Jurramendiko Mankomunitatean, horrek saneatzeko hodi bat baitu ondorio horretarako Aisovel-en tailerraren aldamenean, eta hodi horrek sekzio nahikoa baitu (d200) azaldu den antolamenduan sartuko diren 6 lokalek edukiko dituzten komunak onartu ahal izateko. Bestelako isuriak botatzen dituzten jarduerak jarduera sailkatuen espedientearekin baimendu beharko dira, espediente horrek arautuko baitu isuri horien egokitasuna eta, orobat, hala dagokionean, aurreikusi den sarea erabiltzeko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ezarriko baititu. Hargatik, ez da Ebroko Ur Konfederazioaren, ez Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuaren baimenik behar.

5. Energia elektrikoa banatzeko sareak bere iturria, transformazio zentroen edukiera eta horiek hornitzeko dauden edo aurreikusi diren lineak adieraziko ditu. Gehienbat bizitegirako erabilera duten Plan Partzialei dagokienez, banatzeko sarea lur azpitik joango da eta transformazio-zentroak eraikinean sartuta egongo dira edo, bestela, lur azpian egongo dira. Salbuespen gisa, eta ondo justifikatuz gero, horiek eraikin exentu batean egin behar badira, orduan, Plan Partzialak eskatu ahal diren bolumen- eta estetika-baldintzak finkatu beharko ditu.

Energia elektrikoa banatzeko iturria erdi tentsioko linea pribatu bat da (13,2 KVA), eta Plan Partzialaren sustatzaileek bera erabiltzeko eskubidea dute. Linea hori Lizarratik Bearinera igotzen den sare orokorrari lotzen zaio, eta bere sekzioa zenbatetsi den 205 KWko (50W/metro koadro) kontsumoa hornitzeko adinakoa da.

6. Doitasun handiz zehaztuko da artikulu honetan aipatu ditugun sareen azpiegiturari atxikita dauden zerbitzu zentroen kokapena, eta horien erabilera xehatua ere sartuko da, dagokion jabariaren izaera ere zehaztuta.

Industria eraikinaren kasu honetan, planoetan zehaztutako linea bukaerako dorrean aireko transformadore bat jartzea aurreikusi da. Hori B Egikaritzapen Unitatea urbanizatzeko aldian egingo da.

Plan Partzialen agiriak

39. artikulua. Plan Partzialen zehaztapenak ondorengo agirietan garatuko dira:

1. Antolamenduaren eta bere zehaztapen orokorren justifikazioko memoria.

2. Informazioko planoak.

3. Antolamenduko planoak.

4. Hirigintzako araudia.

5. Etapa-plana.

6. Ebaluazio ekonomikoa.

40.1. artikulua. Plan Partzialen memorian justifikatu beharko da antolamendua ondo egokitzen zaiela garatuko den Udal Planaren jarraibideei eta zehaztapenei.

2. Plan Partzialen memoriak honako alderdi hauek aipatuko ditu:

a) Bere formulazioaren jatorriaren justifikazioa, Udal Planaren programari edo, hala dagokionean, garatuko den Hirigintzako Jarduketa Programari dagokionez.

Kasu honetan, planak garatu behar dela baizik ez du ezartzen, lurralde aldetik gutxi zehaztuta dagoen alderdia baita.

b) Hirigintzari buruzko informazioa; horrek, nolanahi ere, alderdi hauek hartu beharko ditu aintzat:

1. Lurraldearen ezaugarri naturalak.

Ibar bat da, antolatu gabe dagoen baina tradizionala den hirigune baten luzapena; bertan, hainbat lokal daude, aroztegi metalikoko tailerrekin, baita biltegiak eta etxebizitza bat ere. Horren bukaeran, mortero-planta bat eta udalaren artegi bat daude.

Aldapan behera doa, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, eta sarbidea arearen albo batean dago. Horrek etorkizuneko antolamendua egituratzen du.

2. Dauden erabilerak, eraikinak eta azpiegiturak.

Arearen barnean eraikin-biltegi bat ari dira eraikitzen, Ibarreko Udalaren obra lizentzia izanda. Biltegi horren jabeari agiri hau idatz dezan eskatu zaio, eraikitzen ari diren eraikina banaketa eremuaren antolamenduari egokituta egon dadin.

3. Lurraren jabetzaren egituraren azterketa.

Lurraren jabetza 5 lurzati dira, gaur egun nekazaritzako erabilerakoak edo otalurrak. Topografiari egokitutako itxura bihurriak dituzte, eta neurri askotakoak dira; beraz, kudeaketa errazago egite aldera, hobe da area banatzea eta bi exekuzio unitate egitea: batak arearen hego-mendebaldea hartuko du, eta, besteak, gainerakoa.

c) Lurraldearen Antolamendurako Plan Partzialaren xedeak eta irizpideak.

Plan honen xedea da area antolatzea, ezer eraiki ez dadin antolatu gabe, ordena jakin bat egon dadin eraikinaren lerrokaduretan, bideak egiteko lagapenetan, espazio publikoetan, berdegunetan eta zuzkiduretan, eta, orobat, gehienezko eraikigarritasunera irits ez dadin. Azken batean, Bearingo alderdi horretan hiriguneak jarraipena izatea lortu nahi da, baina erdiguneari lotuta dagoen aurreko hirilurreko unitatearekin gertatu zena gertatu gabe, unitate hori antolatu gabe baitago.

d) Proposatu den antolamenduaren justifikazioa; horrek aldameneko areekin lotura funtzionala duela egiaztatu beharko du, eta, horretarako, hiri-egiturari behar bezala egokitu beharko zaio.

Proposatu den antolamendua erabat lotuko zaio Bearingo gainerako hiri-egiturari oraingo, kalearen bidez. Kale hori zabalduko da, zoladura jarriko zaio, eta, gainera, zerbitzuz, berdegunez, zuzkiduraz eta bestelakoez hornituko da.

e) Ezaugarrien koadroak, azalera, modulu, erabilera kuantizatu, eraikigarritasun, bolumen eta beste alderdi nabarmen batzuen gainekoak.

Honekin batera bidalitako planoetan, ezaugarrien koadroak finkatu dira, azalera, erabilera kuantizatu, zuzkiduren erreserben modulu, emaitzazko eraikigarritasun eta dagozkion lerrokaduren eta sestren esleipenari buruzkoak.

41.1. artikulua.

Informazioko planoak honako hauek izango dira:

a) Egoeraren Plana, Udal Planari dagokion egitura organikoarekikoa.

b) Antolamenduko Plana, Udal Planak edo, hala badagokio, Hirigintzako Jarduketa Programak Plan Partzialean sartutako lurralde eremurako eta bere ingurunerako ezarri duten antolamendukoa.

c) Topografikoa, metrotik metrorako sestra-kurbekin.

d) Katastro-plana.

e) Dauden eraikin, erabilera, azpiegitura eta landarediarena.

2. Aurreko zenbakiko c), d) eta e) letrek aipatzen dituzten planoak 1:1.000 eskalan idatziko dira.

42.1. artikulua. Antolamenduko planoek, gutxienez, ondorengo alderdi hauek islatuko dituzte:

-Erabilera xehatuen esleipena, eraikinen lerrokadurak eta altuerak adierazita.

-Espazio libreak, berdeguneak eta zuzkidurak, beren titulartasuna eta erabilera publikoak edo pribatuak adierazita.

-Bide sarea, luzetarako eta zeharkako profilak eta sestrak behar bezala zehaztuta.

-Oinezkoen sarea eta mugikortasun urriko lagunentzat arkitektura eta hirigintza oztoporik ez duten ibilbideen sarea.

-Eskemak, honako hauenak: ur hornidurako sareak, ureztatzeko sareak eta suteen aurkako sute ahoak, ur hustuketa, energia elektrikoaren banaketa, herri argiteria, telefonia eta beste batzuk.

-Exekuzio unitateen mugapena, hala badagokio, katastro-planoarekiko.

-Etapa Plana.

Parametro horiek guztiak agiri honi erantsitako antolamenduko planoetan daude islatuta.

2. Plan Partzialak, gainera, plana hobeto zehazteko beharrezkotzat jotzen diren plano guztiak edukiko ditu.

3. Antolamenduko planoak 1:1.000 eskalan idatziko dira, topografia eta partzela oinarriaren gainean.

Antolamendu honetan planoak 1:1.000 eta 1:5.000 eskalan zehaztu dira.

Hirigintzako araudia

43.1. artikulua. Hirigintzako araudiak, gutxienez, honako alderdi hauek hartuko ditu aintzat:

a) Lurzoruaren hirigintzako araubidea, hauek aipatuta:

-Lurzoruaren kalifikazioa, erabilera xehatuak zehatz-zehatz adierazita.

Kasu honetan, hirikoa, industria arina, hala nola, biltegiak eta tailerrak.

-Lurzati eraikigarrien konfigurazioa eta neurriak.

Gutxieneko lurzatiak 500 metro koadrokoak izango dira. Exekuzio unitate bakoitzaren birzatiketak zehaztuko du lurzati bakoitzaren forma, baina Planaren trazadura ordenatzailearen pean geratuko da, B unitatearen kasuan, sarbideko kalearen paraleloan doazen pastilletan.

-Urbanizazioa:

Aldi bakarrean egingo da. Horrela, aldi bitan garatutako urbanizazio proiektu bateratua idatziko da: aldi batean, A Unitatearen gainean dagoen linearen zatia aireko linea izatetik lur azpiko linea izatera pasatuko da, oraingo euri uren sarea A Unitatearen iparraldeko mugaraino luzatuko da, eta Plan Partziala bera eta urbanizazio proiektua egingo dira; beste aldian, planaren gainerako zehaztapenak egingo dira, zerbitzuei eta urbanizazioari buruzkoak.

-Jarduketa sistemak:

Konpentsazioko sistema ezarri da exekuzio unitate bakoitzarentzat.

-Burutzeko epeak:

Ez da burutzeko eperik finkatu.

-Eraikuntzako arauak, eraikinen bolumena, okupazioa, altuera, erabilerak, baimendutakoak eta debekatutakoak adierazita, eta arkitektura eta estetika osaera aipatuta.

Bolumena: P+1 baimendu da. Planoetan zehaztutako areetan, gehienezko altuera 10 metro dira, eta emaitzazko unitateen eraikigarritasun mugak daude.

Okupazioa: planoetan gehienezko okupazio gisa agertzen dena, fatxada kalearekin nahitaez lerrokatuta.

Altuera: 10 metro.

Baimendutako erabilerak: industria arina, biltegiak. Debekatutako erabilerak: bizitegia.

Osaera: nabe tradizionalak, metalezko edo hormigoizko egiturakoak, ahal dela bi isurkiko estalkikoak, forma erregularrekoak; fatxadek kolore errea duten bistako adreilukoak edo kolore bera duten aurrefabrikatutako panelak edukiko dituzte; zurgintza-lana tonu berean margotuko da fatxada bakoitzean. Txantelketak, ahal dela, erregularrak.

2. Hirigintzako araudia titulu berezi gisa azalduko da Planaren agirien artean, eta harekin batera diskete bat aurkeztuko da, informatizatu den testu artikulatuarekin.

Etapa-plana

44.1. artikulua. Urbanizazio obrak egiteko dagoen etapa-planak planaren gainerako zehaztapenekin koherentzia duela justifikatu beharko du eta, batez ere, aurreikusi den eraikina, bere zuzkidurak, zerbitzu-sareak eratzen dituzten osagaiak eta, hala dagokionean, hautatutako jarduketa sistemak egiteko denborarekin.

Kasu honetan, ondo egokitzen zaie, Bearini dagokionez Ibarreko Udal Planean ezarri diren zehaztapen urriei.

Etapa bakoitzean alderdi hauek aurreikusi beharko dira:

a) Iraupena, ezartzen diren epeen hasiera eguna aipatuta.

Orientabide gisa, 4 urteko epea ezarri da lehen etapa garatzeko (VE-A) eta 4 urteko epea ere VE-B garatzeko.

b) Dagozkion urbanizazio obrak.

Orientabide gisa, urtebeteko epea ezarri da urbanizazio obrak egiteko, unitate bakoitza kudeatzen denetik hasita. Urbanizazioa burutzea VE-Bren kudeaketaren menpe egongo da, hark baitu gehiengoa banaketa eremuan.

c) Urbanizatzen den heinean ezarri beharreko ekipamenduei dagozkien lur erreserbak abian jarriko dira.

Horretarako, exekuzio unitateen kudeaketak zuzkiduretarako lurzorua aske utziko duela aurreikusi da.

d) Ur hornidurako, hustuketako eta energia elektrikoaren hornidurako zerbitzuei dagozkien mailak zehaztuko dira, arian-arian urbanizatzen diren lursailak erabiltzeko moduan egon daitezen.

Kasu honetarako kale sekzioen planoetan ezarri dira.

2. Etapa Planak, era egokian justifikatzen badu, aldatu ahal izango ditu denbora eta espazioari buruz egin diren aurreikuspenak, baina planarekin koherentzia badu, planak ezarritako zehaztapenak betetzen baditu, eta planaren aurreikuspen guztiak burutu eta finantzatuko direla bermatzen badu.

Kasu honetan, bi etapa argi ezarri dira; lehenaren xedea, UE-Aren goi tentsioko linea kentzea eta UE-Aren fatxadatik igarotzen den euri uren sarea bideratzea da; bigarrenaren helburua da gainerako azpiegiturak finantzatzea, bi exekuzio unitateen baterako eragiketa baten bidez.

3. Beharra egonez gero, Plan Partzialak eraikuntzako aldien aurreikuspen bat eduki ahal izango du. Hori urbanizazioari eta arian-arian lortzen diren zuzkidurei egokituko zaie.

Kasu honetan, ez da eraikuntzako aldirik eskatzen, unitateak askeak baitira eraikitzeko aukerari dagokionez.

4. Plan Partzialaren Etapa Plana ebaluazio ekonomikotik bereizitako agiri gisa idatziko da, eta agiri grafikoen planoan islatutakoa deskribatuko du.

Honekin batera, bi exekuzio unitateen planoa bidali da. Horiek eta arearen bi burutze-aldiak bat datoz.

5. Etapa Planaren formulazioan aintzat hartuko da, eraikinaren lurzoru urbanizatua sortzeko eta erabiltzeko aurreikuspenarekin batera, dagozkion zuzkidurak sortu beharko direla.

Kasu honetan, etapa edo exekuzio unitate bakoitzak dagokion lurzorua lagako du bideetarako edo zuzkiduretarako, eta, horrela, banaketa eremuko lagapenak bermatuta egongo dira.

Ebaluazio ekonomikoa

45.1. artikulua. Zerbitzuak ezartzeko eta urbanizazio obrak egiteko ebaluazio ekonomikoaren gutxi gorabeherako kostua adieraziko da. Kostuen koadro hau zenbatetsi da:

-Plan Partziala: 464.000.

-Urbanizazio proiektua: 900.000.

-UE-A. Birzatitzeko proiektua: 200.000.

-UE-B. Birzatitzeko proiektua: 400.000.

-UE-Ako aireko sarea lur azpira sartzea: 3.000.000.

-UE-Ako euri urak bideratzea: 320.000.

-Urbanizazioa: 9.500.000.

Guztira: 14.784.000.

Kudeatzeko kostuen ondorioa.

Exekuzio unitate bakoitzaren partaidetza-ehunekoari jarraiki, UE-Ak kopuru guztiaren % 36,6 ordainduko du, eta, UE-Bk, gainerakoa.

2. Ebaluazioa ez da loteslea izango, eta, gutxienez, obra eta zerbitzu hauek aipatu beharko ditu: (Kasu honetan, horrela ikusi da).

-Lurra berdintzea, zolatzea, seinaleak jartzea, lorezaintzako obra eta arbolak aldatzea.

-Ur hornidurako sarea, ureztatzekoa eta suteen aurkako sute ahoak.

-Urak husteko sarea.

-Energia elektrikoa banatzeko sareak, herri argiteria eta telefonia.

-Planak ezarritako beste sare edo zerbitzuen kanalizazio batzuk.

-Egoki bada, garraiorako zerbitzu publikoak eta zaborra biltzekoak ezartzea.

-Obra bereziak, hala nola, maila ezberdinetako igarobideak, dauden zerbitzuen sareak desbideratzea eta beste batzuk.

-Kalte-ordainak, eraikinak eta instalazioak eraistearen, sail landatuak suntsitzearen, edo Plana burutzeko egin beharreko beste jarduera batzuen ondoriozkoak.

3. Plan Partzialek Hirigintzako Jarduketa Programa bat garatzen badute, orduan, ebaluazio ekonomikoan, Programaren adjudikaziodunari dagozkion betebehar bereziak azalduko dira.

Kasu honetan ez da Hirigintzako Jarduketa Programarik egin, ez baita beharrezkoa.

4. Plan Partzial bat burutzean, Udal Planaren egitura organikoaren sistemei dagozkien obrak egin behar badira, orduan, Plan Partzialaren ebaluazio ekonomikoak aintzat hartuko du urbanizazio obren kostua, sektorearentzako interesgarria dena, sektorearen jabeen eskutik.

Kasu honetan ez dago horrelakorik.

5. Plan Partziala burutzeko desjabetzeko sistema hautatu bada, ebaluazio ekonomikoak, gainera, kalkuluen arabera desjabetzeak izango duen kostua edukiko du, desjabetzea egin behar den etapari dagokionez.

Ez dago horrelakorik kasu honetan.

83. artikulua. Plan partzialak: xedea eta zenbatespenak.

1. Antolamenduko Plan Partzialen xedea hauxe da: lurzoru urbanizagarri programatuan edota edo urbanizatzeko gai den lurzoruan, Plan Orokorra edo Plangintzako Arau Subsidiarioak egitea, hurrenez hurren, lur eremuaren zati baten antolamendu zehatza eginez; eta, lurzoru urbanizagarri programatugabean, Hirigintzako Jarduketa Programak garatzea.

Horixe da plan honetan gertatzen dena.

Ezingo da Plan Partzialik idatzi, aurretiaz edo aldi berean, baina espediente bereizitan, Plan Orokorra edo Plangintzako Arau Subsidiarioak behin betiko onetsi ez badira; eta ezingo dira inola ere bataren eta besteen zehaztapenak aldatu.

Horixe geratzen da Plan Partzial honetan.

2. Antolamenduko Plan Partzialek zehaztapen hauek edukiko dituzte:

a) Erabilera xehatuak eta eraikuntzako tipologiak esleituko eta haztatuko dira, eta, hala dagokionean, exekuzio unitateak zatituko dira.

b) Erabilera xehatuen eta eraikuntzako tipologien esleipen eta haztapenaren arabera, eta, hala dagokionean, exekuzio unitateen zatiketaren arabera antolatu den lurrak dituen guneen mugapena egingo da.

c) Lursailen erreserbak zehaztuko dira, parkeak, lorategiak, kirol guneak, jolasguneak eta hedapen guneak egiteko, proportzio egokian, guztien beharrak aintzat hartuta. Erreserba horietarako utziko den azalera, gutxienez, hau izango da: 18 metro koadro etxebizitza bakoitzeko, edo bizitegi eraikuntzako 100 metro koadroko, zenbat etxebizitza eraiki ahal den. Erreserba hori ez da antolatutako azalera guztiaren % 10 baino txikiagoa izango, lursailek eta eraikinak duten erabilera gorabehera, eta finkatu beharko da Plan Orokorrak espazio libreetarako edo parkeak egiteko berdeguneetarako utzi duen azalera alde batera utzita. Atal honetan adierazitako gutxieneko azalerek jabari eta erabilera publikokoak izan beharko dute.

d) Lursailen erreserbak finkatuko dira kultur etxe eta ikastetxeetarako, gutxienez, 10 metro koadro etxebizitza bakoitzeko, edo bizitegi eraikuntzako 100 metro koadroko, zenbat etxebizitza eraiki ahal den berariaz zehaztu ez bada. Behar diren moduluak elkartuko dira eskola unitate osoak eratzeko.

e) Tenplu, laguntza eta osasun zentro eta, orobat, herri eta gizarte interesekoak diren gainerako zerbitzuetarako tokiak erreserbatuko dira.

Sektorearen berezko komunikazio sarearen trazadura eta ezaugarriak, eta horrek Antolamenduko Plan Orokorrean ezarritako komunikazioko sistema orokorrarekin duen lotura, lerrokadurak, sestrak eta bidesare osoaren babesguneak seinalatuta, eta, orobat, aparkalekuen aurreikuspena, eraikuntzako 100 metro koadroko gutxienez plaza bat utzita.

Ikusi gorago.

Kasu honetan, 75 metro koadroko plaza bat zehaztu da. UE-Bn, industria eraikuntzakoa, eta 100 metro koadroko plaza bat.

UE-An espazio pribatuan kokatuko dira, baina kaletik sarbide publikoa izanda, planoetan adierazita dagoen bezala

f) Ur hornidura, estolderia, energia elektrikoa eta planak ezarritako -horrelakorik ezarri badu- beste zerbitzu batzuen galerien eta sareen ezaugarriak eta trazadura.

Horri buruzko planoak zehaztu dira.

g) Zerbitzuak jartzearen eta urbanizazio obrak egitearen ebaluazio ekonomikoa.

Ikusi gorago.

h) Planaren zehaztapenak garatzeko dagoen Etapa Planak honako epe hauek finkatuko ditu: sektoreak dituen exekuzio unitateak lagatzeko, berdinbanatzeko eta urbanizatzeko betebeharrak betetzeko epea eta, hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea eskuratu ondoren, eraikuntza lizentzia eskatzeko epea.

Ikusi gorago.

3. Aurreko zenbakiko c), d) eta e) letretan adierazitako zuzkidurei dagokienez, Plan Partzialak izaera publikokoak edo pribatukoak diren zehaztuko du eta, egoki bada, eskatzen diren gutxieneko publikoak beteko ditu. Ikusi antolamenduko planoak.

4. Artikulu honen bigarren zenbakiko e) letran ezarritako lurzoruaren erreserbei dagozkien mailak, horiek eta zenbaki bereko c) eta d) letrei dagozkienek duten harremana, eta bien graduazioa, biztanle unitateetan, arauz finkatu ahal izango dira.

5. Plan Partzialetan honako hauek egongo dira: informazioko planoak -katastro plana barne-, zehaztapenen justifikazio azterlanak, eta proiektuaren planoak, proiektua burutzeko behar diren zerbitzuen eta Ordenantza arautzaileen zehaztapena, eta, hala dagokionean, arauak ezartzen dituenak.

116. artikulua. Plangintza orokorra garatzen duten Plan Partzialen eta Berezien izapideak.

Plangintza orokorraren zehaztapenak garatzen dituzten Plan Partzialen eta Berezien izapideak ondorengo arau hauen pean egongo dira:

a) Plana egin duen Udalak hasierako onespena emango dio, eta, jarraian, jendaurreko erakustaldian jarriko du, gutxienez hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia sartuz eta probintzian gehien irakurtzen den egunkarietako batean argitara emanez.

Hasierako onespena onartzeko edo gaitzirizteko epea, ekimen partikularreko planetan, bi hilekoa izango da, agiri guztiak Udaleko erregistroan aurkezten direnetik hasita.

b) Jendaurreko erakustaldia bukatuta, Udalak behin-behinean onetsiko du, dagozkion aldaketak eginda. Aldaketa horiek era nabarmenean aldatzen badute hasieran onetsi zen plana, orduan, jendaurreko erakustaldian jarriko da berriro, behin-behineko onespena eman aurretik.

Ekimen publikoko nahiz pribatuko planen behin-behineko onespena erabakitzeko epea ez da sei hilabete baino luzeagoa izango, hasierako onespena eman zenetik hasita.

c) Hasierako onespena eman ondoren, Autonomia Erkidegoak onetsi behar badu plana behin betiko, orduan, Udalak espedientea bidaliko dio ebazpena emateko eskumena duen Autonomia Erkidegoko organoari, arauak ezarritako epean.

Udalak onetsi behar badu plana behin betiko, Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren txostenaren pean jarriko da, baina txosten hori ez da loteslea izango. Organo horrek espediente osoa jaso, eta hilabeteko epean txostenik egin ez badu, aldeko iritzia duela joko da.

40.1. artikulua. Plan Partzialen memoriak justifikatu beharko du antolamenduak ondo betetzen dituela garatuko den Udal Planaren jarraibideak eta zehaztapenak.

Plan Partzialen memoriak honako alderdi hauek aipatuko ditu:

a) Bere formulazioaren jatorriaren justifikazioa, garatuko den Udal Planarekiko edo, hala badagokio, Hirigintzako Jarduketa Programarekiko.

Deierriko Ibarreko Udal Planak ezarritakoaren arabera, Plan Partzial bat izapidetu behar da AR-4 banaketa eremuarentzat, beharrezkoa baita, eremu hori gutxi zehaztuta dago eta.

b) Hirigintzari buruzko informazioa:

1. Lurraldearen ezaugarri naturalak.

Lurraldea ibar txiki bat da, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera beheraka doana. Bertara iristeko, bide bat dago iparraldean, "harrobi zaharreko bidea" izenekoa.

2. Dauden erabilerak, eraikinak eta azpiegiturak.

Oraingo erabilerak nekazaritza lurzati batzuk dira, lehorrekoak eta ureztatuak; batzuk bertan behera utzita daude.

3. Lurzoruaren jabetzaren azterketa.

Areak landalurreko lurzati batzuk ditu, 441A, 441B, 442, 443 eta 444 izenekoak; hona hemen azaleren koadroa:

Lurzatia: 441-A. S: 3.485 m2

Lurzatia: 441-B. S: 3.327 m2

Lurzatia: 442. S: 805 m2

Lurzatia: 443. S: 1.234 m2

Lurzatia: 444. S: 670 m2

c) Plan Partzialak lurraldea antolatzeko dituen xedeak eta irizpideak.

Ikusi gorago.

d) Proposatu den antolamenduaren justifikazioa; horrek egiaztatu beharko du aldameneko areekin lotura funtzionala duela, eta, horretarako, hiri egiturari behar bezala egokitu beharko zaio.

Ikusi gorago.

e) Ezaugarrien koadroak, azalera, modulu, erabilera kuantizatu, eraikigarritasun, bolumen eta beste alderdi nabarmen batzuen gainekoak.

Antolamenduko planoetan zehaztuta daude.

Lizarran, bi mila eta bateko apirila. Arkitektoa, Jesús Alén Andueza.

PLANOEN ZERRENDA

Informazioko planoak

1.-Kokapena, lurralde-desagregazio xehekatua: 1:2.000.

2.-Planaren erabilerak, gehienezko altuerak: 1:1.000.

3.-Oraingo topografia egoera: 1:1.000.

4.-Oraingo lurzati-planoa: 1:1.000.

5.-Dauden erabilerak eta eraikinak: 1:1.000.

Antolamenduko planoak

6.-Antolamendu orokorra: 1:500.

-Banaketa eremuari buruzko datuak.

-Antolamendu xehekatua: lagapenak, erabilerak, oraingo sareak, aparkalekuak.

-Exekuzio unitateak.

-Oraingo lurzati-planoa.

7.-Zehaztapen bereziak: 1:500.

-Lerrokadurak, kotak, espazioen erabilerak, altura eraikigarriak, kaleak eta espaloiak.

8.-Exekuzio unitateen mugapena: 1:1.000.

9.-Bideen sekzioak: sestrak: 1:500-1:200.

10.-Hornidura sarea: 1:500.

11.-Saneamendu eta euri uren sarea: 1:500.

12.-Telefonoen sarea: 1:500.

13.-Argiteriaren sarea: 1:500.

14.-Elektrizitatearen sarea: 1:500.

BEARINGO AR-4 UNITATEAREN PLAN PARTZIALA

Etapa plana

44.1. artikulua. Urbanizazio obrak egiteko dagoen etapa-planak planaren gainerako zehaztapenekin koherentzia duela justifikatu beharko du, batez ere, aurreikusi den eraikina, bere zuzkidurak, zerbitzu sareak eratzen dituzten osagaiak eta, hala dagokionean, hautatutako jarduketa sistemak egiteko denborarekin.

Kasu honetan, ondo bete dira Bearini dagokionez Ibarreko Udal Planean ezarri diren zehaztapen urriak.

Etapa bakoitzean alderdi hauek hartu beharko dira aintzat:

e) Iraupena, ezarriko diren epeen hasierako eguna adierazita.

Orientabide gisa, lau urteko epea finkatu da lehen etapa (UE-A) egiteko, eta 4 urteko epea ere UE-B egiteko.

f) Dagozkion urbanizazio obrak.

Orientabide gisa, urtebeteko epea ezarri da urbanizazio obrak egiteko, unitate bakoitza kudeatzen denetik hasita. Urbanizazioa burutzea VE-Bren kudeaketaren menpe egongo da, hark baitu gehiengoa banaketa eremuan.

g) Urbanizatzen den heinean ezarri beharreko ekipamenduei dagozkien lur erreserbak abian jarriko dira.

Horretarako, exekuzio unitateen kudeaketak zuzkiduretarako lurzorua aske utziko duela aurreikusi da.

h) Ur hornidurako, hustuketako eta energia elektrikoaren hornidurako zerbitzuei dagozkien mailak zehaztuko dira, arian-arian urbanizatzen diren lursailak erabiltzeko moduan egon daitezen.

Kasu honetarako kale sekzioen planoetan ezarri dira.

2. Etapa Planak, era egokian justifikatzen badu, aldatu ahal izango ditu denbora eta espazioari buruz egin diren aurreikuspenak, baina planarekin koherentzia badu, planak ezarritako zehaztapenak betetzen baditu, eta planaren aurreikuspen guztiak burutu eta finantzatuko direla bermatzen badu.

Kasu honetan bi etapa argi ezarri dira; lehenaren xedea, UE-Aren goi-tentsioko linea kentzea eta UE-Aren fatxadatik igarotzen den euri-uren sarea bideratzea da; bigarrenaren helburua da gainerako azpiegiturak finantzatzea, bi Egikaritzapen Unitateen baterako eragiketa baten bidez.

3. Beharra egonez gero, Plan Partzialak eraikuntzako aldien aurreikuspen bat eduki ahal izango du. Hori urbanizazioari eta arian-arian lortzen diren zuzkidurei egokituko zaie.

Kasu honetan, ez da eraikuntzako aldirik eskatzen, unitateak askeak baitira eraikitzeko aukerari dagokionez.

4. Plan Partzialaren Etapa Plana ebaluazio ekonomikotik bereizitako agiri gisa idatziko da, eta agiri grafikoen planoan islatutakoa deskribatuko du.

Honekin batera, bi exekuzio unitateen planoa bidali da. Horiek eta arearen bi burutze-aldiak bat datoz.

5. Etapa Planaren formulazioan aintzat hartuko da, eraikinaren lurzoru urbanizatua sortzeko eta erabiltzeko aurreikuspenarekin batera, dagozkion zuzkidurak sortu beharko direla.

Kasu honetan, etapa edo exekuzio unitate bakoitzak dagokion lurzoruaren zatia lagako du bideetarako edo zuzkiduretarako, eta, horrela, banaketa eremuko lagapenak bermatuta egongo dira.

I. ERANSKINA

Banaketa eremu osoan, zuzkiduretarako eraikinak barne hartuta, gehienez izango diren solairuak PB+1 dira. Teilatu-hegalean gehienezko altuera 7 metro izango dira, solairu-kopurua gorabehera.

II. ERANSKINA

Titulartasun publikoko aparkaleku plazen gutxieneko kopurua, espazio publikoan, eraikitako azaleraren 75 metro koadroko plaza bat izango da.

Aritzalan, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Alkatea, Pedro Jesús Lizarraga Lezaun.

Iragarkiaren kodea: a0207763