111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Zehapenaren jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2002/88. Jabea: José Luis Menéndez Pelaez. Matrikula: O-9479-AT. Tokia: Mayor, 4. Data: 2002-01-17. Ordua: 20:25. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Espedientea: 2002/91. Jabea: José María Belsue Arilla. Matrikula: Z-7019-X. Tokia: Plaza de los Fueros, 2. Data: 2002-01-18. Ordua: 17:50. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Espedientea: 2002/135. Jabea: Miguel Rubio Mateo. Matrikula: NA-6950-AV. Tokia: San José, gurutzarria. Data: 2002-02-03. Ordua: 11:00. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Espedientea: 2002/139. Jabea: Juan José Lahuerta Palacios. Matrikula: M-3837-PF. Tokia: Plaza de los Fueros, 6aren parean. Data: 2002-01-26. Ordua: 10:46. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

Corellan, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkate udalburua, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: a0208298