111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapen ebazpenak jakinaraztea

Abiarazitako espediente hauen zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatua: N.C. Hernández Pérez jauna (42151513). Zehapenaren data: 02-04-03. Arau-haustearen arrazoia: 40/2301/01, asotsak etxebizitzan. Isunaren zenbatekoa: 60 euro. Arau hautsiak: 24. artikulua, 135/89 F.D.

Zehatua: I. Paniagua Manso jauna (15770440). Zehapenaren data: 02-05-28. Arau-haustearen arrazoia: 40/1441/98, errekerimendua ez betetzea. Isunaren zenbatekoa: 300,51 euro. Arau hautsiak: 27. artikulua, 10/90 F.L.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurumen eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta han aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8,00etatik 14,00ak arte.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0208079