111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Herrilurren desafektazioa

Mendabiako Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik ondoko herrilurrak desafektatu ondotik egin gogo den salmenta:

Landalurra: 25.000 metro karratuko lurra, 128. diseinu unitatearen zati, Mendavia II eremuko lurzati berrantolamenduko 4. poligonoko 272. finkan. Lur hori aipatu eremuko lurzati berrantolamendurako erabakiaren ondorioz sortu zen, irmo bilakatu baitzen 2001eko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bidez. Mugak: iparraldean, bidea eta Hormigones Cantabria, (266. finka); hegoaldean, herrilurra (269. finka); ekialdean, 128. diseinu unitatearen gainerakoa, 272. finkaren zati, hartatik bereizten baita; mendebaldean, Pasada del Encimero.

Afera bozkatu egin zen eta, aho batez, hau da, toki entitateko kideen gehiengo osoaz, horixe agintzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluak,

Honako hau erabaki da:

1. Hasiera batez desafektatzea aipatu lurrak herrilurretatik, ondotik Hacienda y Viñedos Marqués del Atrio, S.L. enpresari zuzenean saltzeko, izan ere jarduketa hori oso interes handikoa da herriarentzat, enpresa horrek Errioxako ardoa lantzeko ardandegia bertan insalatu nahi baitu, eta horren ondorioz, jarduera ekonomikoa dator, lanpostuak sortuz, baita inguru honetako mahastizainendako salmenta toki berria ere. Hori guztia dagokion espedientea tramitatu ondoren, izan ere lurzoru urbaniezinetan eraikina ezarri nahi baita, eta horixe betetzea agintzen du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeak.

2. Iragarki oholean argitaratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuz, hilabeteko epean alegazioak edota erreklamazioak aurkez daitezen.

3. Jendaurreko epean alegaziorik egiten ez bada, Udalak ez du berriz ere desafektazioari buruzko erabakirik hartu behar.

Mendabian, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0208813