111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena. Lanpostua Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Delegazioan aritzeko da.

2002ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen menpeko administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (lanpostua Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Delegazioan aritzeko da).

Deialdia 2002ko martxoaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (38. zk).

Epaimahai kalifikatzaileak lehiaketaren emaitzak igorririk, Begoña Espinazo Astiz andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, andre hori izan baita, deialdiaren 8. oinarriak aipatzen duen proba praktikoa gainditu eta puntuazio handiena lortu duena.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0209467