111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren esleipena

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da ezen, Udalaren Gobernu Batzordeak 2002ko uztailaren 5ean hartu erabakiaren bidez, ondoko kontratua esleitu dela:

Xedea: honako obra hauek kontratatzea: Gaztambide- Carrera-Plaza de los Fueros karriketako azaleraren urbanizazioa eta karrika horietako nahiz Ugarte Doña María- Cuesta de Loreto (tarte bat) karriketako sareak berritzea, gas naturalaren eta telekomunikazio sareen eranskinak eta guzti.

Esleipenaren aurrekontua: 2.299.182,42 euro.

Esleipen hartzailea: Hormigones Asfálticos de la Ribera, S.A.

Lanak burutzeko epea: hemezortzi hilabete.

Tuteran, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0208092