111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

146/2002 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko Miguel Izu Belloso, Gabriel Casajús Gavari eta María Jesús Balana Asurmendi jaun-andreak izendatzen dituena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak irailaren 3an emandako 146/2002 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko hiru postu betetzeko Miguel Izu Belloso, Gabriel Casajús Gavari eta María Jesús Balana Asurmendi jaun-andreak izendatu dira. Lanpostu huts hauek esleitu zaizkie hurrenez hurren: 136, 137 eta 138.

Gai honi buruzko deialdia 2002ko apirilaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (43. zk.).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0209581