III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Obanosko Herriko Etxea Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzatako zaharberritzeko obra lehiaketa
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lehiaketa publikoaren deialdia egin da, Obanosko Herriko Etxea zaharberritzeko, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa erabiliz, eduki honekin bat:
Kontratuaren xedea: Obanosko Herriko Etxea Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzatako zaharberritzea.
Obrak egiteko epea: 6 hilabete.
Hasierako prezioa: 319.095,52 euro (BEZa, I.M., G.O. barne) (Administrazio egoitza: hasierako prezioa, 291.010,03 euro eta 2. solairuarekiko lotura: hasierako prezioa, 28.085,49 euro).
Espedientea jendaurrean: ikusgai egonen da, egun baliodun guztietan, udal idazkaritzan eta Papelería Tajonar, SL Plotter, Iruñeko Taxoare karrikako 10ean, beheitian..
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.
Behin betiko bermea: esleipen prezioaren % 4.
Enpresaren sailkapena: C taldea, C.2 azpitaldea, D kategoria.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Proposamen ekonomikoak non-noiz irekiko: Obasko Udalaren bilkura aretoan, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: , adinez nagusia
Helbidea:
N.A.N. zk.: (noiz luzatua: ............................)
Nire izenean ez bada, hau ordezkatuz:
Helbidea: ....................... (ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen baitut). ........... obrak prozedura irekiaren bidez esleitzeko tramitatu den lehiaketaren berri dut, eta horiek egiteko hitza ematen dut esleipenaren irizpide objektiboari jarraikiz eta baldintza hauetan:
Administrazio egoitzaren aurrekontua: ................. euro (BEZa barne).
2. solairuarekiko loturaren aurrekontua: .............. euro (BEZa barne).
Osotara: ............... pezeta, BEZa barne.
Obra osotara egiteko epea: ...........................
.....................(e)n, 2002ko .........aren ....(e)an.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Obanosen, bi mila eta biko uztailaren hamabortzean. Mankomunitateko burua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: A0208186