111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Sareak eta zoladura berritzea

Lehiaketaren xedea: "Sareak eta zoladura berritzea kale hauetan: Diezma, Subida-Plaza Olmo, Posteguillo, Subida al Castillo, Callejones, S. Antonio, Cuevas de San Miguel, Portal de la Concepción, Salida del Río eta S. Fermín" izeneko obrak, Moncayoko Ur Mankomunitateak Ablitasen egin gogo dituenak, adjudikatzea.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekia eta tramitazio arrunta.

Hasierako prezioa: 691.027,68 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: lehiaketaren aurrekontuko % 2.

Lanak egiteko epea: sei hilabete.

Eskaintzen aurkezpena: Moncayoko Ur Mankomunitateko erregistroan, Corellan baitago, Foruen plaza, 1; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Pleguak: oinarrien eta klausula administratiboen pleguak interesatuen eskura daude, Moncayoko Ur Mankomunitatearen bulegoetan (Corellan, Foruen plaza, 1) eta Carlos Sagasti kopia-dendan (Zaragozako etorbidea, 31, Tutera).

Corellan, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0208572