111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

PETILLA DE ARAGON

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren onespena

Petilla de Arangongo Udalak, 2002ko apirilaren 12ko osoko bilkuran eta aho batez, 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Petilla de Aragonen, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Alkate udalburua, Paulino Rived Murillo.

Iragarkiaren kodea: A0208866