111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A S

Edateko uraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa

Arasko Udalaren osoko bilkurak erabakia hartu zuen edateko uraren tasak aldatzeko, izan ere zerbitzuko kostua garestitu egin dira kontsumorako ura kamioietan ekarri behar baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325.3 artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta toki entitateko iragarki oholean argitara eman ondoren. Jendaurrean 30 egunez egonen da, epe horretan herritarrek edo interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arasen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita batean. Alkatea, Jesús Jubera Rubio.

Iragarkiaren kodea: A0209445