111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Deialdia, Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat, igeltserotza espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko. Akatsen zuzenketa

Berriobeitiko Udaleko alkateak, 2002ko abuztuaren 12ko ebazpenaren bidez, aldatu egin ditu Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat, igeltserotza espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko oinarriak; deialdia 2002ko abuztuaren 9an argiratu zen, 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Hona hemen aldaketa:

1. oinarria.-Arau orokorrak. 1.3. atalak honela dio:

"1.3. Sei hilabeteko proba aldia izanen da, eta horretan Udalak kontratua deuseztu edo desegiten ahalko du, baldin eta denbora horretan Udalari iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete";

Eta honela behar du

"1.3. Bi hilabeteko proba aldia izanen da, eta horretan Udalak kontratua deuseztu edo desegiten ahalko du, baldin eta denbora horretan Udalari iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete".

Berriobeitin, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian. Sinadura ulertezina

Iragarkiaren kodea: A0209442