111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Elizagorria aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien jabetza hartzea xedatzen duena.

2002ko uztailaren 1ean, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, xedatu da interesatuei ematea Elizagorria aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien jabetza, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Elizagorriko Herriko Etxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraituz, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera perituen irizpena aurkeztu beharko da, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0207869