111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

372/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Erronkariko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari "Roncal" berariazko izena ematen diona.

Erronkariko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Eskola Kontseiluak erabaki du Ikastetxe horretarako "Roncal" berariazko izena proposatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean eman eta martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 25/1997 Foru Dekretuko 4. artikuluan xedaturikoari jarraituz.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Erronkariko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari, 31008517 kodea duenari, "Roncal" berariazko izena ematea. Ikastetxearen izen osoa hemendik aurrera honako hau izanen da: "Roncal" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua.

2. Foru Agindu honek ez du bide administratiboa agortzen. Honen aurka interesatuek gora jotzeko helegitea paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea Institutuko Eskola Kontseilura, Erronkariko Udalera, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura eta beste zerbitzuetara, Araubide Administratiboaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0208167