111. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Enrique Domínguez Cirauqui jauna, S.C. Domínguez Cirauqui Enrique y Domínguez Guendulain Angel ordezkatuz. Jarduera: zezenketetarako azienden ustiategia (paratzea). Tokia: Funesko 2. poligonoko 1026, 1028, 713 eta 714 lurzatietan, "Riofornos" eta "El Ontinar" alderdiak.

Funesen, bi mila eta biko uztailaren hamaikan. Alkatea, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0208160