110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

191/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 2koa. Honen bidez Angel Luis Arricibita Videgáin jauna izendatzen da, bitarte baterako, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuko Kudeaketa Ataleko buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Angel Luis Arricibita Videgáin jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Adiministrazioaren funtzionarioa, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuko Kudeaketa Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0209584