110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Laguntza-deialdia, kirol afizionatuari 2001/2002ko kirol denboraldian dirulaguntzak emateko

Deialdiaren xedea: irabazi-asmorik gabeko erakundeek 2001/2002ko kirol denboraldian sustaturiko gertakari, ikuskizun eta beste edozein jardueraren antolamendua erraztea eta bultzatzea.

Eskabideak aurkeztea: gutunazal batean, bertan sarturik deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak, eta pleguari atxikirik doazen eranskinak beterik.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, zeina Marceliano etxean baitago, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeigarren egun naturala bitartean, eta beti ere, azken egun baliodunaren 14:00ak baino lehen.

Bertzelako argibideak: Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria kalea, 40, 2. solairua), Udalaren Argibide Bulegoan eta Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0209398