110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Vianako Udaleko alkateak, abuztuaren 23ko ebazpenaz, hasiera batez onetsi zuen Arau Subsidiarioetako URM-21 exekuzio unitateko birzatiketa proiektua, Teresa Briones Miruri andreak, unitate horretako jabeak ordezkatuz, sustatu duena.

Espediente hori jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Vianan, bi mila eta biko abuztuaren hogeita lauan. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0209478