110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

Obra lehiaketa

Valtierrako Udalak, 2002ko uztailaren 19ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lehiaketarako deia egin du ondoko proiektuko obrak kontratatzeko: ezponda egonkortzea, Valtierrako Principe de Viana kalean. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: ezponda egonkortzea, Valtierrako Principe de Viana kalean.

Esleipen bidea: lehiaketa; prozedura irekia; presako tramitazioa.

Kontrata bidezko aurrekontua: 46.134,93 euro (BEZa barne).

Obrak egiteko epea: 2 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaintzak, hamahiru egun naturaleko epean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko 13:00ak baino lehen. Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri dira. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Valtierran, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: A0209176