110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Lehiaketa publikorako deialdia, Atarrabiako 1. poligonoko jabari publikoko 746. lurzatian egin gogo den Egoitza Geriatrikoaren eraikuntzaren eta kudeaketaren kontzesio administratiborako

Atarrabiako Udalak, 2002ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, onartu zuen aipatu Egoitza Geriatrikoaren kontzesio administratiborako lizitazio-deia egitea, ondoko baldintzei jarraiki:

Esleipen-mota: lehiaketa publikoa.

Deitzailea: Atarrabiako Udala.

Behin-behineko fidantza: 36.060 euro.

Proposamenen aurkeztea: eskaintzak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, lizitazio-iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Proposamenak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira epearen azken eguneko ordu biak baino lehen. Epearen azken eguna laneguna ez bada, hurrengo lanegunera arte luzatuko da epe hori.

Dokumentazioa: baldintza juridikoen, teknikoen eta ekonomikoen pleguan agertzen dena. Plegua lizitatzaileen eskura dago, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean dagoen Rubio Paper-dendan eta 012 Infolocal telefonoan.

Proposamenen irekitzea: eskaintzak Udaletxean irekiko dira, jendaurrean, Mahaia eratzen den egun berean, hau da, eskaintzak aurkezteko epea akitzen den egunetik hasita bigarren lanegunean, eguerdiko hamabietan.

Eta honela ematen da, orok jakin dezan.

Atarrabian, bi mila eta biko abuztuaren hogeitahiruan. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0209329