110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N T Z A

Herri lurzatien trukaketa

Arantzako Udalak, 2002ko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengo absolutua izanik, Angel Lazcano Lucambio jaunaren 5. poligonoko 947. lurzatiarekin (4.327 m2) 5. poligonoko 428. (1.030 m2) eta 801. (2.214 m2) herri lurzatiak trukatzea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean 15 egunez paratzen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Arantzan, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkatea, José Ramón Amorós Oskotz.

Iragarkiaren kodea: a0209107