110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Pinares azienda larrirako bazkatokia enkantean

Larreei buruzko Ordenantzaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta Pinares izeneko azienda larrirako bazkatokia herritarren artean egindako banaketan inork ere hartu ez duenez, enkante publikorako dei egiten da aipatu bazkatokia esleitzeko azienda larrirako (behi nahiz behor), adjudikatzen denetik zortzi urte igaro arte. Hasierako prezioa: 5.400 euro urtean.

Plegu itxiaren bidez eginen da enkantea eta eskaintzak, behin-behineko fidantza gisa % 2 ordaindu izanaren agiriarekin batera, idazkaritzan aurkeztuko dira hamabosgarren egun balioduneko ordu bata baino lehen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaintzak egun baliodun horretan irekiko dira, 13:30etan.

Enkantean inor ateratzen ez bada, beste bat eginen da % 10 merkeago, lehenbiziko enkantea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, 13:00etan. Bigarren enkantean ere inork hartzen ez badu, beste bat eginen da % 20 merkeago, bigarren enkantea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Leatxen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0209436