110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 eta 2. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea dokumentu honetan azaltzen diren Gobernuaren erabakiei dagokienez, hain zuzen ere garraioko zehapen-ebazpenei eta, ondorioz, lege horren 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzen da.

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 46/2001 Ebazpenaren aurka 2001eko maiatzaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen (300,51 euro) 2000ko maiatzaren 2an NA-4549-S ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere hornigoi-hondarra zamatzeagatik, pisua guztira 28.540 kilokoa zela, eta baimenduta duen pisua 26.000 kilokoa da.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 20an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA02769/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 2an NA-4549-S ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere hornigoi-hondarra zamatzeagatik, pisua guztira 28.540 kilokoa zela, eta baimenduta duen pisua 26.000 kilokoa da. Zama-albaranaren bidez frogatu zen. Arau-haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egotz dakioke.

2. 2000ko azaroaren 7an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko abenduaren 21ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko azaroaren 7an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, antzeman den gehiegizko zama hori zama-albaranean azaltzen delako eta ez frogen bidez ez da bidezkotu albaran horretan azaltzen dena ez dela errealitatea; zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio, eta ibilgailuak baimenduta duen gehiegizko pisuaren arabera graduatu da; halaber, ez da antzeman arau-haustearen preskripziorik, hain zuzen ere 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak ezarri duena. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 46/2001 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Uncona, S.A. enpresari 50.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (300,51 euro).

4. 2001eko maiatzaren 2an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan ondokoak adierazi zituen: ez zela salaketan azaltzen den gehiegizko pisurik egon; preskripzioa gertatu dela Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri denaren arabera; 42.2. artikuluan eta 4/99 Legearen xedapen gehigarrietatik lehenengoan ezarri den 6 hileko epea igaro dela; prozedura hautsi dela ez delako ebazpenaren proposamenik egon; ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria, ez delako bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143. artikuluan ezarri dena; ez direla igorri ez frogak eta ez salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena, alegazioan eskatu zirenak, hain zuzen ere, eta ez dela arrazoitu zehapen-ebazpenean egin den horien ukapena.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Adierazi du ez zela salaketan azaltzen den gehiegizko pisurik egon

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20023688 zenbakia duen zama-albaranean bidez, 2000ko maiatzaren 2koa, hain zuzen ere, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

Madrilgo Justizi Auzitegi Nagusia gorago azaldutakoarekin bat etorri zen 1998ko martxoaren 25ean emandako 266/1998 zenbakiko Epaiaren zuzenbideko oinarrietatik hirugarrenean, ibilgailuaren gehiegizko pisua garraioa kontratatu zuen enpresak aurkeztutako garraio-albaranetan ageri zela adierazi zuenean. Ibilgailua kargatu zuten unean, behintzat, garraiolariak jakin zuen ibilgailuak gehiegizko zama zuela; hori jakinik -pisaketan esku hartu zein ez-, gehiegizko pisua garraiatzeari uko egitea zeukan, eta egin ere halaxe egin behar izan zuen. Gainera, ez zuen frogarik aurkeztu albaranetako datuak gezurtatzeko.

Ildo beretik, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.

2. Preskripzioa gertatu dela Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri denaren arabera.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozeduran igaro.

3. Adierazi du 42.2. artikuluan eta 4/99 Legearen xedapen gehigarrietatik lehenengoan ezarri den 6 hileko epea igaro dela.

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Errekurritu den espediente honi dagokionez hasieraren erabakiaren data 2000ko abuztuaren 7koa da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen lehen ahaleginaren data 2001eko urtarrilaren 16a da, eta 30/1992 Legearen 58.4 artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Ondorioz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatu duen iraungipena, ez delako legez ezarrita dagoen 6 hileko epea igaro.

4. Esaten du prozedura hautsi dela ez delako ebazpenaren proposamenik egon.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

5. Ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria, ez delako bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143. artikuluan ezarri dena.

Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 pezetako (296,47 euro) eta 230.000 pezeta arteko (1.382,33 euro) isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 50.000 pezetako isuna ezarri da (300,51 euro). Beraz, ibilgailuak baimenduta duen pisuari dagokionez antzeman den gehiegizko pisuari dagokiona da eta gutxieneko tartean ezarri zaio. Ondorioz, ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

6. Ez direla igorri ez frogak eta ez salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena, alegazioan eskatu zirenak, hain zuzen ere, eta ez dela arrazoitu zehapen-ebazpenean egin den horien ukapena.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko 53, 54 eta 55 epaietan emandako interpretazioari jarraituz, exijitzen du salaketa egin duen agenteari txostena eskatzea soilik txosten hori beharrezkoa denean egitateak frogatzeko; oraingoan, ez da beharrezkoa, egotzi den arau-haustea 2000ko maiatzaren 2ko eta 20023688 zenbakia duen zama-albaranaren bidez benetakotu delako.

Beraz, froga nahikoak egon daude errekurtsogileari egozten zaion gertaerari dagokionez eta eskatu diren gainerako frogen igorpena ez da bidezkoa.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Ildo berean, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1999ko abenduaren 9ko Epaian ondoko iritzia azaldu zuen: "Egia izan arren froga hau egiteko eskaerari ezezkoa eman zaiola zioak azaldu gabe, ez-betetze hori ez da funtsezkoa; funtsezkoa eta indargabetzekoa litzateke bai, inolako oinarririk gabe, modu arbitrario edo apetatsuan ezetza ematea, horrela erruztatuaren defentsarako eskubidea urratuko litzatekeelako."

7. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 46/2001 Ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Traserco Coop. Valenciana enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 107/2001 Ebazpenaren aurka 2000ko urtarrilaren 25ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 15.000 pezetako isuna jarri zen (90,15 euro) 2000ko maiatzaren 5ean N-232 errepidearen 88,500 kilometroan A-2919-DX ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 24 ordu baino gehiagotan erabiltzeagatik disko-diagrama bera.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko abuztuaren 22an Traserco Coop. Valenciana enpresari jakinarazi zitzaion NA02818/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 5ean N-232 errepidearen 88,500 kilometroan A-2919-DX ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 24 ordu baino gehiagotan erabiltzeagatik disko-diagrama bera, gidatzeko aldiak suposatuz. Diskoaren kopia itsatsi zaio.

2. 2000ko irailaren 7an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko abenduaren 14an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko irailaren 7an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, azterketa egin ondoren benetakotu egin delako salatu zen gertaera, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaiola uste da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 107/2001 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Traserco Coop. Valenciana enpresari 15.000 pezetako isuna ezarri zitzaion (90,15 euro).

4. 2001eko urtarrilaren 25ean gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan ondokoak adierazi zituen: ez duela takografoa manipulatu eta diskoa irakurtzeko modukoa dela; prozedura ez dela bete, ez direlako eskatu ziren frogak egin eta, ondorioz, horren babesgabezia eragin diola, eta ez dela entzunaldiaren tramitea bete; kontrako froga aurkeztu duela beste gidari bati zegokion disko-diagrama aurkeztuz.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Adierazi du ez duela takografoa manipulatu eta diskoa irakurtzeko modukoa dela.

3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Erregistroko orri hori ez da kenduko harik eta eguneko lansaioa bukatu arte, salbu eta hori kentzeko baimena ematen bada. Ezinda erabili erregistroko orririk aurreikusi den baino aldi luzeagoan.

Adierazi behar da ez zaiola salaketarik jarri takografoa manipulatzeagatik, 24 ordu baino gehiagotan disko-diagrama bera erabiltzeagatik baizik, gidatu dituen aldiak suposatuz, alegia. Gertaera hori honen aurreko lerrokadan adierazi den artikuluan zehaztuta dago.

2. Prozedura ez dela bete, ez direlako eskatu ziren frogak egin eta, ondorioz, horren babesgabezia eragin diola, eta ez dela entzunaldiaren tramitea bete.

Azterlanak egin dira eta egiaztatu egin da zehatz-mehatz bete direla Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak agindutako jarduketa guztiak, eta bai lege hori garatzeko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamenduan, 1772/1994 Errege Dekretuak Administrazio Publikoen Araubidea Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legera moldatzeko aldatu zuen horretan, agindutako urratsak ere: agintaritzaren agenteak salaketa jarri zuen, zehapen espedientea hasteko agindua eman zen, agindu hori salatuari jakinarazi zitzaion behar zen eran eta alegazioak aurkezteko aukera eman zitzaion, eta salatuak horrela jardun zuen; halaber, gero ikuskatzailetzak, zehapena ezarri duen Foru Agindua baino lehenago, txostena egin zuen eta, azkenean, zehapen-ebazpen hura. Hortaz, ezin da inola ere esan prozedura deuseza denik.

Frogak ez zaizkiola igorri esaten du eta, horri dagokionez, adierazi behar da salatu den gertaera hori benetakotu egiten dela agenteak kendu zion disko-diagrama aztertu ondoren; horren kopia bat igorri zitzaion interesatuari, salaketaren jakinarazpenarekin batera. Disko hori egozten zaion arau-haustearen frogarik nabarmenena da.

Beraz, froga nahikoak egon daude errekurtsogileari egozten zaion gertaerari dagokionez eta eskatu diren gainerako frogen igorpena ez da bidezkoa.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Entzunaldiaren tramitea faltatzeari dagokionez, 1211/1990 Errege Dekretuaren 112. artikuluak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluarekin loturik aurreikusten duenez, ez dago interesatua entzuteko tramiterik egin beharrik baldin eta "prozeduran agertzen diren eta ebazpenean kontuan hartzen diren gertaera, alegazio eta frogak interesatuak azaldutakoak besterik ez badira".

Horixe gertatu da aztergai dugun kasuan. Izan ere, ebazpen-proposamenean ez da azaldu egitaterik, ez alegaziorik, ezta inongo frogarik ere, interesatuak berak lehenago azaldu ez duenik. Beraz, prozesuaren une hartan interesatuari entzuteko tramitea egitea ez zen inola ere derrigorrezkoa, eta ez da gertatu errekurtsogileak alegatzen duen babesgabeziarik.

Ildo beretik, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak ildo bereko iritzia adierazi zuen 1996ko martxoaren 9ko Epaian. Epai horren zuzenbideko oinarrietarik laugarrenean hauxe baieztatu zuen: entzunaldiaren tramitea ez da manuzkoa, ez dago tramite hori zertan burutu jardulearen aurkako prozeduran, berak baino ez baitu esku hartzen interesatu gisara, eta interesatuak egindako alegazioak baizik ez dira kontuan hartu behar, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak aurreikusten duenez. Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko otsailaren 15eko epaia ere azpimarragarria da; horrek dioenez, entzute tramitea ez egiteak ez dakar defentsa gabeziarik baldin eta Auzitegiak auzia ebazteko aski iritzi-elementu baditu.

3. Kontrako froga aurkeztu duela beste gidari bati zegokion disko-diagrama aurkeztuz.

Adierazi behar da errekurtsogileak ez duela frogarik aurkeztu ez alegazioen fasean eta ez errekurtso honekin ere. Halaber, esan behar da ez zaiola inolako salaketarik ezarri beste gidari batekin zerikusia duen disko-diagrama batengatik, eta, beraz, gai horri buruzko errekurtsogilearen alegazioek ez dute zentzurik.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Traserco Coop. Valenciana enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 5eko 107/2001 Ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Daniel Maurin Maurin jaunak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 111 zenbakiko Ebazpenaren aurka 2001eko otsailaren 14an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 1.382,33 euroko isuna jarri zen 2000ko maiatzaren 6an N-232 errepidearen 98,500 kilometroan V-9734-EK ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko disko-diagramak eraman gabe zirkulatzeagatik. Egun horretako disko-diagramak baino ez zituen aurkeztu.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko abuztuaren 16an Daniel Maurin Maurin jaunari jakinarazi zitzaion NA 2828/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 6an N-232 errepidearen 98,500 kilometroan V-9734-EK ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko disko-diagramak eraman gabe zirkulatzeagatik. Egun horretako disko-diagramak baino ez zituen aurkeztu.

2. 2000ko irailaren 5ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko abenduaren 14an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko irailaren 5ean aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, nahiz eta interesatuak frogatu egin duen gidariak ezin zuela salaketako asteko eta V-9734-EK ibilgailua gidatu zuen aurreko asteko disko-diagramarik, ibilgailu hori beste pertsona batek gidatu zuelako, baina ez du frogatu gidari horrek aste horretan enpresa horretako beste ibilgailu bat gidatu ez zuenik; adierazten da disko-diagramak gidari bakoitzarenak direla, pertsonalak hain zuzen ere, eta horregatik berak eraman behar ditu eta ez ibilgailuak, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaiola uste da, aurkeztu ez ziren diskoen arabera. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 111 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Daniel Maurin Maurin jaunari 1.382,33 euroko isuna ezarri zitzaion.

4. 2001eko otsailaren 14an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan ondokoak adierazi zituen: ez dagoela ados egozten zaion gertaera horrekin, eta ukatu egiten du, alegazioen pleguan ere esan zuena errepikatuz, bere semea ez da ibilgailu horren ohiko gidaria, lankidetzak baino ez dituelako egiten, baina egun jakin horretan titularrak medikuntzako azterria behar zuen gainditu eta kamioia hartu zuen, baina erabat omen da aparteko egoera, eta horregatik ezin dituela eskatu zitzaizkion diskoak aurkeztu; halaber, adierazten du egozpenean egozpenaren oinarria hautsi dela, gertaerak egia izan arren ez delako errugabetasunik ere gertatzen, eta esaten du zehapenen proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela, gehiegizko zehapena ezari zaiolako; bukatzeko, errugabetasun ustea aipatzen du, uste duelako administrazioak ez duela egozteko inolako frogarik aurkeztu, eta bertan behera uztea eta espedientea artxibatzea eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak dio ez dela arau-hausterik egon, diskoak eskatu zitzaizkion gidaria ez delako ohiko gidaria, lantzean behingoa baizik, eta horregatik ez duela diskorik eta, ondorioz, ezin dituela aurkeztu.

Europako Elkarteko Kontseiluaren abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Artikulu horretako 7. puntuan xedatuta dagoenez, gidariak aribideko asteko erregistro-orriak eta, beti ere, ibilgailua erabili duen azken asteko azken eguneko orria kontrol-agenteei aurkezteko moduan eduki behar ditu. Hau da, aldi horretan erabili diren diskoak aurkeztu behar ditu, kokatu diren ibilgailuak gorabehera. dokumentu pertsonalak direlako.

2002ko urtarrilaren 9an agindeia egin zitzaion 2000ko maiatzaren 1 eta 6a arteko disko-diagramak aurkezteko, eta baita urte bereko apirilaren 28, 29 edo 30ekoak ere, eta maiatzaren 6koa, hain zuzen ere agenteak dilijentziatu ondoren ibilgailuaren gidariari itzuli zitzaiona, horiek guztiak aztertu ondoren errekurtsogileak bere baieztapenak frogatzeko aukera izateko, hau da, ibilgailu horren gidariak ez zuela inon gidatu eta, ondorioz, ez duela diskorik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion, ofizioa jasotzen zenetik zenbatuta, baina aldi hori igaro zen eta ez zuen inolako adierazpenik aurkeztu.

2. Errekurtsogileak uste du errugabetasun eta egozpenaren oinarriak hautsi direla, gertaera egin bada ere ez delako inolako asmo edo borondaterik egon. Adierazpen horrek indar guztia galtzen du gertaerak eta espedientean dauden dokumentuak aztertuta, eta gogoan izan behar da auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa, hau da, agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten dela, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga hori. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko aurkitu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko ekainaren 22ko Epaian ezarri denaren arabera "administrazioko zehapenak ezartzeko prozeduran aplikagarria den ustezko errugabetasunaren eskubideak ez du esan nahi egozpena jaso duen pertsona horrek zuritu behar ez duenik eta, ordea, Konstituzio Auzitegiak apirilaren 26ko 76/1990 Epaian adierazi duenaren ildotik, Espainiako Konstituzioaren 24.2. artikuluan ezarri denari baldintzatzen zaio jarrera berberak defendatzeko aukera kontrajarriak dituen prozedura baten frogak aurkezteari dagokionez".

Espediente honetan errekurtsogilea da salatu den gertaera horren errealitatea hausteko gaitasuna duena, espedientea instruitu duen organoak eskatu zizkion disko-diagramak aurkeztuz. Eskabide hori egin zitzaion 2002ko urtarrilaren 9ko ofizioaren bidez eta ez zuen ezer adierazi

Egin dituen adierazpen horiekin aurrera eginez, esan behar da egin duen baieztapenak ez duela zentzurik, hau da, ez dela errugabetasunik ere egon, ofizioak igorri zaizkiolako baieztapen horien frogak aurkezteko eta ez duelako ezer aurkeztu ez erantzun. Beraz, bere jarrera baloratzeari ekin gabe, baieztatu egiten ahal da gutxienez utzigabekeriaz jokatu dela, eta inguruabar hori nahikoa da, eta beharrezkoa, administrazioa lanean hasteko.

3. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.q) artikuluan ezari da arau-hauste larriak direla aurreko lerrokadetan ezarri ez diren guztiak, eta arau erregulatzaileen arabera larritzat kalifikatzen ahal direnak.

Ildo horretatik, eta adierazi den manu hori garatuz, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.j) artikuluan, esaten da arau-hauste larria dela indarreko legerian ezarri dena bete gabe takografoko diskoak administrazioari ez ematea.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Daniel Maurin Maurin jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko urtarrilaren 5eko 111 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Aunditrans, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 237/2001 Ebazpenaren aurka 2001eko martxoaren 3an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen (150,25 euro) 2000ko maiatzaren 7an NA-134 errepidearen 21,700 kilometroan NA-7494-AT ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko disko-diagramak ez aurkezteagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko abuztuaren 16an Aunditrans, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 2854/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 7an NA-134 errepidearen 21,700 kilometroan NA-7494-AT ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko disko-diagramak ez aurkezteagatik.

2. 2000ko irailaren 4an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko urtarrilaren 11n Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko irailaren 4an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapenaren kalifikazioa aldatzea, eskatu zitzaizkion diskoak aurkeztu zituelako, baina kontuan hartuta arau-haustea dela salaketaren egunean agenteak eskatu zitzaizkionean ez aurkeztea, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaiola uste da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 237/2001 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Auditrans, S.L. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zaio (150,25 euro).

4. 2001eko martxoaren 3an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan esaten du erantzukizuna ez dela enpresarena, gidariarena baizik.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du zehapenaren erantzukizuna ez dela enpresarena, gidariarena baizik.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluak xedatzen duenez, garraioari eta garraioaren osagarri diren jarduerei buruzko arauen kontrako arau-hausteengatiko administrazio-erantzukizuna baimenaren titularrari dagokio; beti ere, titularrek bidezko ekintzak balia ditzakete arau-hausteak materialki egozten ahal zaizkien pertsonen aurka.

Azpimarratu behar da, beraz, arau-haustearen erantzulea errekurtsogilea dela, baimenaren titularra den aldetik, eta ez gidaria, enpresak horren aurka bideko deritzon ekintzak burutzea gorabehera.

2. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Aunditrans, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 237/2001 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Transbiaga, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 239/2001 Ebazpenaren aurka 2001eko otsailaren 20an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen (150,25 euro) 2000ko maiatzaren 9an N-232 errepidearen 89,000 kilometroan BI-7630-BV ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraio berezia egiteagatik Foru Komunitatea zeharkatzeko Nafarroako Gobernuaren baimena eduki gabe.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko abuztuaren 17an Transbiaga, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 2863/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 9an N-232 errepidearen 89,000 kilometroan BI-7630-BV ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraio berezia egiteagatik Foru Komunitatea zeharkatzeko Nafarroako Gobernuaren baimena eduki gabe.

2. 2000ko irailaren 1ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko urtarrilaren 11n Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko irailaren 1ean aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, Nafarroako Gobernuaren Zirkulazioko Baimen Bereziaren Erregistroan baieztatu egin zelako salaketa egin zen egunean ikuskatu zen ibilgailuak ez zuela baimenik, eta adierazten da Barne Ministerioaren baimena bideen titularrak diren organismoak ezartzen dituzten baldintza bereziei lotuta daudela, kasu honetan Foru Komunitateak, eta eskumen hori abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan azaltzen da; zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaiola uste da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 239/2001 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Transbiaga, S.L. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zaio (150,25 euro).

4. 2001eko otsailaren 20an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan esaten du prozedura hautsi dela, ez delako entzunaldiaren tramitea eta ebazpen-proposamenarena bete, eta babesgabezia egon dela.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du prozedura hautsi dela, ez delako entzunaldiaren tramitea eta ebazpen-proposamenarena bete, eta babesgabezia egon dela.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

2. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Transbiaga, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 239/2001 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Luis Manuel de Miguel Nieva jaunak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 250/2001 Ebazpenaren aurka 2001eko martxoaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen (300,51 euro) 2000ko maiatzaren 17an N-232 errepidearen 108,000 kilometroan B-2320-CS ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere ibilgailuan ez zegoen beste gidari baten izenean zegoen disko-diagrama aurkezteagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko irailaren 8an Luis Manuel de Miguel Nieva jaunari jakinarazi zitzaion NA 2988/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 17an N-232 errepidearen 108,000 kilometroan B-2320-CS ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere ibilgailuan ez zegoen beste gidari baten izenean zegoen 2000ko maiatzaren 17ko disko-diagrama aurkezteagatik. Diskoaren kopia itsatsi zaio.

2. 2000ko irailaren 21ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko urtarrilaren 11n Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko irailaren 21ean aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, egin diren alegazioek ez dutelako hausten gertaera horren errealitatea, hau da, diskoak pertsonalak direla eta ibilgailuan berea ez zen beste bat zeramala, eta inguruabar horri aurre egiteko esaten du, inolako frogarik aurkeztu gabe, bere semea zela. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 250/2001 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Luis Manuel de Miguel Nieva jaunari 50.000 pezetako isuna ezarri zaio (300,51 euro).

4. 2001eko martxoaren 2an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan ondokoa esaten du: ez zitzaiola igorri alegazioetan eskatu zuen agentearen txostena; adierazten du egozten zaion gertaera ez dagoela tipifikatuta, ez legean eta ez erregelamenduan; diskoak pertsonalak izatearen baieztapenak ez duela esan nahi gidariak beti diskoak aldean eraman behar dituenik.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du ez zitzaiola igorri alegazioetan eskatu zuen agentearen txostena.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko 53, 54 eta 55 epaietan emandako interpretazioari jarraituz, exijitzen du salaketa egin duen agenteari txostena eskatzea soilik txosten hori beharrezkoa denean egitateak frogatzeko; oraingoan, aztergai dugun kasuan ez da eskatzen egotzi den arau-haustea zuzen azaltzen delako salaketaren egunean gidariari kendu zitzaion erregistroko orrian.

2. Halaber, adierazten du egozten zaion gertaera ez dagoela tipifikatuta, ez legean eta ez erregelamenduan.

Europako Elkartearen abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak errepidezko garraioaren arloko kontrol-aparatuak arautzen ditu. Erregelamendu horren 13. artikuluaren arabera, bai enpresariek eta bai gidariek ere kontrol-aparatuaren funtzionamendua zaindu egin behar dute.

Horregatik, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141. artikuluko j) idatz-zatian, eta baita irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen bere Erregelamenduaren 198.k) artikuluan ere, arau-hauste larritzat jotzen da garraioa egiten duen ibilgailuak derrigorrez eraman behar duen dokumentazioa faltsutzea eta, ondorioz, uste da zehapena jasi duenari egozten zaion zehapena ondo kalifikatuta dagoela, beste gidari baten diskoa zeramalako, eta aurreko diskotzat aurkeztu zuen, baina bera ez zegoela ibilgailuan.

3. Esaten du diskoak pertsonalak izatearen baieztapenak ez duela esan nahi gidariak beti diskoak aldean eraman behar dituenik.

Europako Elkarteko Kontseiluaren abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Artikulu horretako 7. puntuan xedatuta dagoenez, gidariak aribideko asteko erregistro-orriak eta, beti ere, ibilgailua erabili duen azken asteko azken eguneko orria kontrol-agenteei aurkezteko moduan eduki behar ditu, eta, beti, gidatu zuen aurreko asteko azkena. Aztergai dugun kasuan ez zen horrela egin, bere hitzetan semearena zen diskoa aurkeztu zuelako.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Luis Manuel de Miguel Nieva jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 250/2001 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Trans Rodano, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 3669/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko abenduaren 29an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 75.000 pezetako isuna jarri zen 2000ko maiatzaren 29an N-232 errepidearen 88,500 kilometroan B-6441-WL ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere egun horretan ordu gehiegi gidatzeagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko irailaren 18an Trans Rodano, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA02324/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko maiatzaren 29an N-232 errepidearen 88,500 kilometroan B-6441-WL ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere egun horretan ordu gehiegi gidatzeagatik, 24 orduko aldian 12 ordu eta 50 minutuko gidaldia egiteagatik. Aldi hori 2000ko maiatzaren 28ko 20:15ak eta hil bereko 29ko 20:10ak artean zenbatu zen. Diskoen kopiak itsatsi zaizkio.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

2. 2000ko urriaren 24an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, kontuan hartuta interesatuak ondore horretarako legez ezarritako epean ez duela inolako alegaziorik edo kontrako frogarik aurkeztu, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 3669/2000 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Trans Rodano, S.L. enpresari 75.000 pezetako isuna ezarri zaio.

3. 2000ko abenduaren 29an gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta bertan ondokoa esaten du: egozpenaren arrazoia gidariaren ez jakintasuna zela, baina, hori gorabehera, bete egin zituela asteko atsedenaldian eta lansaioak eta, horregatik, zehapenaren munta gutxitzea eskatu du eta arintzat tipifikatzea.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Europako Elkartearen 3820/85 Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarri da gidatzen den denbora, egun bereko bi atsedenaldien artean, edo egun bateko atsedenaldia eta asteko atsedenaldiaren artean, aurrerantzean eguneroko gidaldia esango zaiona, gehienez bederatzi ordukoa dela. Astean bi alditan hamar ordukoa izaten ahal da. Gertaera hori benetakotuta dago bildu den diskoan; bestalde, errekurtsogileak ez du hori ukatu eta esaten du, erantzukizunaren aringarri moduan edo, gidariak ez zuela betebehar hori ezagutzen. Dema dela, ezin da hori onartu, batez ere kontuan hartuta inguruabar hori ez delako ezartzen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean aringarri edo errua kentzeko zio bezala, edo erantzukizuna murrizteko, eta horrela da irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 194.2. artikuluan horrelakotzat jotzen direnak ustekabeko kasuak, ezinbestekoak eta gainerako baten jarduketa erabakiorra eta saihestu ezina direlako, eta, aldi berean, zuzenbideko oinarri orokorra aplikatu behar delako, hau da, legea ez ezagutzeak ez duelako salbuesten ez betetzetik.

2. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141. artikuluko p) idatz-zatian, eta baita irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen bere Erregelamenduaren 198.q) artikuluan ere, arau-hauste larritzat jotzen da haizu diren gehieneko gidaldiak 100eko 20an baino gehiagotan gainditzea, salbu era gehiegizko aldi hori arau-hauste oro larritzat jo behar den kasuetan. Egin diren gehiegizko orduen kopuruari dagokion zenbatekoa proposatu da.

3. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Trans Rodano, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 3669/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko otsailaren 28ko 741 Ebazpenaren aurka 2001eko maiatzaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen (150,25 euro) 2000ko ekainaren 9an N-232 errepidearen 108,000 kilometroan NA-2143-AP ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere iraungita zegoen garraioa egiteko txartelarekin zirkulatzeagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 3an Arriazu Ciriano, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA03394/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko ekainaren 9an N-232 errepidearen 108,000 kilometroan NA-2143-AP ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere Mallenetik Donostiara elikagaiak garraiatzeagatik iraungita zegoen garraioa egiteko txartelarekin

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko urriaren 26an.

3. 2001eko otsailaren 1ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, kontuan hartuta interesatuak 2000ko urriaren 26an aurkeztu zituen alegazioak, aldarazi egin da arau-haustearen kalifikazioa, Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu egin delako salaketa egin zen egunean eduki ez arren, urte horretako abuztuaren 11n lortu zuela, eta egoera hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 142.a) artikuluan ezarrita dago, eta kalifikatu egiten du ez edukitze hori, baina eskuratzeko baldintzak edukitzeak esan nahi du arau-hauste arina dela, eta inguruabar hori proposatu den zehapenarekin zigortu da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko otsailaren 28ko 741 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Arriazu Ciriano, S.L. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zaio (150,25 euro).

4. 2001eko maiatzaren 23an, José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta, bertan, ondokoak adierazi zituen: baimenaren kopia aurkeztu zuen, benetakotuz salaketa egin zitzaion unean hura lortzeko baldintzak betetzen zituela; ez direla kontuan hartu aurkeztu diren alegazioak; preskripzioa gertatu dela, legeak ezarri dituen epeak gainditu direlako eta, halaber, iraungi egin dela, Legeak ezarri dituen sei hileak igaro direlako.

Zuzenbidezko oinarriak.

1. Errekurtsogileak baimenaren kopia aurkeztu zuen, benetakotuz salaketa egin zitzaion unean hura lortzeko baldintzak betetzen zituela; ez direla kontuan hartu aurkeztu diren alegazioak.

Espedientea aztertu da eta ikusten da alegazioen fasean arau-haustearen kalifikazioa aldarazi dela, Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu egin delako salaketa egin zen egunean eduki ez arren, urte horretako abuztuaren 11n lortu zuela.

Adierazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen duela. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

Otsailaren 28ko 741/2001 zehapen-ebazpena era egokian arrazoituta eta bidezkotuta dagoen ebazpena da eta bertan interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, esaterako gertaerak eta haietan gertatu ziren inguruabarrak (eguna, tokia, salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula), eta baita horrek eragin duen arau-haustea ere eta zein den dagokion zehapena, eta berariaz aipatzen dira hala zehapena nola arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak. Halaber, errekurtsogileak aurkeztu dituen alegazioak aztertu dira, eta ez dira onetsi berariaz "arau-haustearen kalifikazioa aldatu da Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu egin delako salaketa egin zen egunean eduki ez arren, urte horretako abuztuaren 11n lortu zuela, eta egoera hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 142.a) artikuluan ezarrita dago, eta kalifikatu egiten du ez edukitze hori, baina eskuratzeko baldintzak edukitzeak esan nahi du arau-hauste arina dela, eta inguruabar hori proposatu den zehapenarekin zigortu da"

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta egilea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

Horri buruz, gehitu beharra dago "administrazio egintza baten terminoen laburra eta adierazpideen zehaztasuna ezin direla nahastu motibazio ezarekin (1990eko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren Epaia -R. Ar. 9918-). Motibazioak, jakina den bezala, ez du derrigor ekartzen ebazpena justifikatzen duten egitateen eta Zuzenbideko oinarrien aipamen laburra egitea (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Aurkaturiko ebazpenean, argitasun eta xehetasun nahikoarekin behar den kontradikzioa egitea bideratzen duten datu faktiko eta juridikoak ematen dira.

2. Preskripzioa gertatu dela, legeak ezarri dituen epeak gainditu direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

3. Halaber, iraungi egin dela, Legeak ezarri dituen sei hileak igaro direlako.

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Errekurritu den espediente honi dagokionez hasieraren erabakiaren data 2000ko irailaren 27koa da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen lehen ahaleginaren data 2001eko martxoaren 12a da, eta 30/1992 Legearen 58.4 artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Ondorioz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatu duen iraungipena, ez delako legez ezarrita dagoen 6 hileko epea igaro.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko otsailaren 28ko 741 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko matxoaren 2ko 987 Ebazpenaren aurka 2001eko maiatzaren 23an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen (150,25 euro) 2000ko ekainaren 12an A-15 errepidearen 102,000 kilometroan NA-2143-AP ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraioa egiteko baimenik gabe zirkulatzeagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 3an Arriazu Ciriano, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA03441/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko ekainaren 12an A-15 errepidearen 102,000 kilometroan NA-2143-AP ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen elikagaiak garraiatzeagatik Malénetik Donostiara garraioa egiteko baimenik eduki gabe.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko urriaren 26an.

3. 2001eko otsailaren 13an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, kontuan hartuta interesatuak 2000ko urriaren 26an aurkeztu zituen alegazioak, aldarazi egin da arau-haustearen kalifikazioa, Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu egin delako salaketa egin zen egunean eduki ez arren, urte horretako abuztuaren 11n lortu zuela, eta egoera hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 142.a) artikuluan ezarrita dago, eta kalifikatu egiten du ez edukitze hori, baina eskuratzeko baldintzak edukitzeak esan nahi du arau-hauste arina dela, eta inguruabar hori proposatu den zehapenarekin zigortu da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko martxoaren 2ko 987 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Arriazu Ciriano, S.L. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zaio (150,25 euro).

4. 2001eko maiatzaren 23an, José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta, bertan, ondokoak adierazi zituen: ez direla kontuan hartu aurkeztu diren alegazioak eta benetakotu egiten du salaketa jasi zuen unean hura eskuratzeko baldintzak betetzen zituela, eta, ondorioz, zehapenaren munta murriztu behar dela; esaten du preskripzioa gertatu dela, legeak ezarri dituen epeak gainditu direlako eta, halaber, iraungi egin dela, Legeak ezarri dituen sei hileak igaro direlako.

Zuzenbidezko oinarriak.

1. Errekurtsogileak dio ez direla kontuan hartu aurkeztu diren alegazioak eta baimenaren kopia aurkeztu du, benetakotu egiten duela salaketa jasi zuen unean hura eskuratzeko baldintzak betetzen zituela, eta, ondorioz, zehapenaren munta murriztu behar dela

Espedientea aztertu da eta ikusten da alegazioen fasean arau-haustearen kalifikazioa aldarazi dela, Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu egin delako salaketa egin zen egunean ibilgailuak baimenik eduki ez arren, urte horretako abuztuaren 11n lortu zuela.

Adierazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen duela. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

Martxoaren 2ko 987/2001 zehapen-ebazpena era egokian arrazoituta eta bidezkotuta dagoen ebazpena da eta bertan interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, esaterako gertaerak eta haietan gertatu ziren inguruabarrak (eguna, tokia, salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula), eta baita horrek eragin duen arau-haustea ere eta zein den dagokion zehapena, eta berariaz aipatzen dira hala zehapena nola arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak. Halaber, errekurtsogileak aurkeztu dituen alegazioak aztertu dira, eta ez dira onetsi berariaz "arau-haustearen kalifikazioa aldatu da Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu egin delako salaketa egin zen egunean eduki ez arren, urte horretako abuztuaren 11n lortu zuela, eta egoera hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 142.a) artikuluan ezarrita dago, eta kalifikatu egiten du ez edukitze hori, baina eskuratzeko baldintzak edukitzeak esan nahi du arau-hauste arina dela, eta inguruabar hori proposatu den zehapenarekin zigortu da"

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta egilea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

2. Esaten du preskripzioa gertatu dela, legeak ezarri dituen epeak gainditu direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

3. Halaber, iraungi egin dela, Legeak ezarri dituen sei hileak igaro direlako.

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Errekurritu den espediente honi dagokionez hasieraren erabakiaren data 2000ko irailaren 27koa da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen lehen ahaleginaren data 2001eko martxoaren 16a da, eta 30/1992 Legearen 58.4 artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Ondorioz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatu duen iraungipena, ez delako legez ezarrita dagoen 6 hileko epea igaro.

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea José Antonio Arriazu Ciriano jaunak, Arriazu Ciriano, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko martxoaren 2ko 987 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Transportes y Logística de Torrejón, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 559/2001 Ebazpenaren aurka 2001eko martxoaren 7an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen 2000ko ekainaren 16an N-121 errepidearen 25,000 kilometroan M-9520-WJ ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraioa egiteko txartelik eduki gabe zirkulatzeagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2000ko urriaren 9an Transportes y Logística de Torrejón, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA03585/00 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko ekainaren 16an N-121 errepidearen 25,000 kilometroan M-9520-WJ ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ibilgailuetarako piezak garraiatuz zirkulatzeagatik herri zerbitzuan, garraioa egiteko txartelik eduki gabe. Aurrerago lortu zuen, baina arau-haustea da ibilgailuan ez eramatea.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko azaroaren 6an, hau da, epez kanpo.

3. 2001eko urtarrilaren 17an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, kontuan hartuta interesatuak 2000ko azaroaren 6an, hau da, epez kanpo, aurkeztu zituen alegazioak, berretsi egin zuen zehapena, egozten zaion gertaera hori ez delako hautsi baimena salaketa egin eta gero lortu zuelako; adierazten da komisaldegian egin zen salaketa baimena baino aurreragokoa dela, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 559/2001 Ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Transportes y Logística de Torrejón, S.L. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zaio.

4. 2001eko martxoaren 7an Transportes y Logística de Torrejón, S.L. enpresari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta, bertan, ondokoak adierazi zituen: esaten du txartela bazuela, baina orduan ez zuela aurkitu eta, ondorioz, ustezko errugabetasunaren oinarria hartu beha dela kontuan; espedientean azaltzen diren dokumentuen eta jardun duen agentearen salaketaren berrespenaren txostenaren kopia eskatu du; halaber, adierazi du ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu zehapena graduatzerakoan.

Zuzenbidezko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egiten ditu gertaerak eta adierazten du txartela bazuela, baina orduan ez zuela aurkitu eta, ondorioz, ustezko errugabetasunaren oinarria hartu beha dela kontuan.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin Baimenen Erregistro Orokorrean, hor argi eraso delako egozten den arau-haustea, baimena salaketa baino aurrerago jaso zelako; halaber, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere onartzen du interesatuak, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.

2. Espedientean azaltzen diren dokumentuen eta jardun duen agentearen salaketaren berrespenaren txostenaren kopia eskatu du.

Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak, eta horien izaera preklusiboa lege prozesalaren 306. artikuluan ezarri da legez.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren lerrokadak esaten du ez direla errekurtsoetako ebazpenetan kontuan hartuko errekurtsogilearen egitateak, agiriak edo alegazioak, alegazioetako tramitean aurkezteko aukera izan eta orduan aurkeztu ez baditu.

Bada, doktrina hori aplikatuz, errekurtsoaren bidean ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen frogak egitea, prozesuko une egokia horretarako alegazioen fasea zelako.

Ildo beretik, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, Baimenen Erregistro Orokorrean benetakotu delako salaketa egin zen egunean ez zuela baimenik, nahiz eta aurrerago eskuratu.

3. Halaber, adierazi du ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu zehapena graduatzerakoan.

Interesatuari egotzi zaion egitatea 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, arintzat kalifikatu da.

Arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jartzen ahal zaie, eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izan daiteke.

Oraingoan 25.000 pezetako isuna ezarri da; beraz, zehapena erdiko tartean graduatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak Zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean ertaina aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Transportes y Logística de Torrejón, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 559/2001 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0207489