110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Barne zuzendari nagusiak ekainaren 19an eman 1082/2002 Ebazpenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"1082/2002 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Barne zuzendari nagusiak emana, María Carmen Pérez Murillo andrearen aurkako zehapen-prozedurari hasiera ematen diona, "Bar el Pepe" establezimenduaren titularra baita (Tuterako Robles Pintado kalea, 1, behea), ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan.

Tuterako Udaltzaingoak "El Pepe" establezimenduari jarritako salaketa igorri du, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi duelakoan. Jabea Carmen Pérez Murillo da (NANa: 16.006.410)

Salaketa horretan ondoko gertaera hauen berri eman zen: 2002ko apirilaren 16an, 16:30ean, Manuel Ángel Leal Carames jaunak, "Pepe" ostatuan zegoela eta bi kontsumizioren prezioa zela eta, Udaltzaingoa deitu zuen, ostatuaren jabeak ez zizkiolako erreklamazio orriak eman nahi. Udaltzainak bertaratuta, berriz ere eskatu zituen erreklamazio orriak eta María Carmen Pérez Murillo andreak esan zuen ez zekiela horrelakorik izan behar zuenik.

Salatutako egitate horiek ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluaren aurkako arau-haustetzat har daitezke. Horren erantzulea María Carmen Pérez Murillo andrea litzateke, "Bar El Pepe" izeneko establezimenduaren titularra baita.

Foru Lege horren 23.10 artikuluaren arabera, erreklamazio orririk ez izatea edo jendeari erakutsi nahi ez izatea arau-hauste larria da.

Aipatu Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste larriei honako zehapen hauek dagozkie:

a) Kasuan-kasuan erabakitzen den isuna, gehienez ere 6.010,12 eurokoa.

b) Jarduera etetea edo bertan parte hartzeko debekua ezartzea, gehienez ere bi urtez.

c) Lokala ixtea, urte batez gehienez.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Legearen 27.2. artikuluak dioenarekin bat (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak aldatua), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 61/2002 zehapen-prozedurari hasiera ematea María Carmen Pérez Murillo andrearen aurka (16.006.410 NANa), "Bar el Pepe" establezimenduaren jabe den aldetik, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi baitu, ustez.

Salatuak bere erantzukizuna borondatez onartu ahal izanen du; horrek zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamenduko 8. artikuluak ezarri dituen ondorioak izanen ditu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua)

2. Araubide Juridikoaren atalburua, hots, Purificación González Merchán andrea, instruktore izendatzea eta Pedro Segura González jauna idazkari.

Salatuak errefusa ditzake aipatu funtzionarioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera

3. Foru Agindu honen berri ematea zehapen prozeduraren instruktore eta idazkari izendatu direnei.

4. Foru Agindu hau María Carmen Pérez Murillo andreari jakinaraztea eta adieraztea hamabost egun balioduneko epea duela, honakoa jakinarazi eta biharamunetik hasita, nahi dituen alegazioak egiteko eta komenigarri iruditzen zaizkion agiriak zein argibideak aurkezteko eta, hala denean, frogak proposatzeko, erabili nahi dituen bitartekoen berri emanez. Horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusian aztertu ahal izanen du espedientea.

5. Prozedura hau ebatzi eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa da gehienez, Foru Agindu honen datatik hasita, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 20.6 artikuluaren arabera. Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A0208134