110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1635/2002 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Villafrancan gizentzeko txerrien ustiategia eraikitzeko proiektua, Javier Cristóbal Muñoz jaunak sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera I. eranskineko 1. taldeko e) atalari dagokio, Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretua aldatu duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen arabera.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Villafrancan gizentzeko txerrien ustiategia eraikitzeko proiektua, Javier Cristóbal Muñoz jaunak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea eskuragarri egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean) eta Villafrancako udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua garatzeko Erregelamenduaren 22. artikuluari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Villafrancako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: a0207873