110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1130/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Lodosako Udal Plana UE-1 unitatean aldatzeko espedientea, Talleres Lodosa S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lodosako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian sartu diren zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Lodosako Udal Plana UE-1 unitatean aldatzeko espedientea, Talleres Lodosa S.L. enpresak sustatua, zehaztapen hauek sarturik:

A) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 20. artikuluarekin bat, UE-1bko etxebizitza trinkotasunak gehienez ere mila berrehun eta hirurogeita bost (1.275) metro karratu eginen du oinplanoan.

B) Eraikuntzako lerrokadurak zuzenduko dira, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren 2001/66024 txostenera egokitzeko.

C) Lizentziak eman aitzin, bi unitateetarik edozeinetan, Ebroko Ur Konfederazioari eskatuko zaio txostena, La Tejería sakanaren ukipenei dagokienez. Haren zehaztapenak beteko dira.

2. Udalari adieraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aitzin, espedientearen testu bategina igorriko beharko duela, Foru Agindu honetako zehaztapenak biltzen dituena.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Foru Agindu hau Lodosako Udalari eta Talleres Lodosa, S.L. enpresari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0208273