110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1107/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Mendabiako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena. S-4 sektorearen ondoko (Viana ko bidearen ondoko) industriarako hiri lurzorua handitzea du xede.

Mendabiako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian sartu diren zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Mendabiako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua. S-4 sektorearen ondoko (Vianako bidearen ondoko) industriarako hiri lurzorua handitzea du xede. Zehaztapen hauek sartu beharko dira:

-Udalak industrialde osoa sektore bakartzat joko du, berdeguneak eta ekipamenduak erreserbatzeko, sailkapen estrategikoa kontuan hartu gabe. Iragarri den hurrengo aldaketan erreserba horiek osatuko dira: gune libre publikoen ehuneko 10 lorategi, zuhaizti eta balio askotarako ekipamenduetarako izanen dira. NASUINSA oraingo industrialdeari egotziko zaizkio. Manipulados Mendaviarako aldaketa ere aurkeztuko da, baita geroko handitzearen eremua ere.

-Industrialdearen geroko handitzea Herrilan Departamentuarekin koordinatuko da, NA-134 errepideko saihesbidea egin ahal izateko.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Mendabiako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0208224