I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1006/2002 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kafetegi eta jantoki zerbitzuak kontratatzeko baimena ematen duena.
1.-Erakunde adjudikatzailea.
a) Organismoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C0020/02.
2.-Kontratuaren helburua.
a) Objektuaren deskribapena: kafetegi eta jantoki zerbitzuak.
3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.
Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitatzeko gutxieneko kanona.
Ikasleen kafetegia: 18.000 euro.
Irakasleen kafetegia eta jantokia eta Jantokiak: 18.000 euro.
O.I.U.E.ko kafetegia: 1.800 euro.
Vending makina bakoitzeko: 700 euros.
5.-Agiriak lortzea eta argibideak jasotzea.
a) Administrazio eta Kudeaketa eraikineko harrera-tokia.
b) Helbidea: Arrosadiko campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 16 90 16
d) Telefaxa: (948) 16 96 61
e) www.unavarra.es
6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken epea: hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta administratiboen orrian adierazten direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Arrosadiko campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa).
7.-Eskaintza ekonomikoak irekitzea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Batzar gela.
b) Helbidea: Arrosadiko campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa).
c) Eskaintza ekonomikoak zer egun, zer ordutan eta non irekiko diren, ireki baino 48 ordu lehenago jakinaraziko da, Errektoretzako iragarki-oholean horren berri emanez.
8.-Iragarkien gastuak.
Prentsan jarri beharreko iragarkiek edo iragarki ofizialek sortzen duten gastua adjudikaziodunaren kontura izango da.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeitaseian.-Jarduneko errektorea, Patricio Hernández Pérez.
Iragarkiaren kodea: a0209516