110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

KONTRATAZIOA, Nafarroako Parlamentuari buruzko liburu instituzionala inprimatu eta koadernatzeko lanena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2002ko irailaren 2an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuari buruzko liburu instituzionala inprimatu eta koadernatzeko laguntza teknikoko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen.

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Parlamentuari buruzko liburu instituzionala inprimatu eta koadernatzeko lanak kontratatzea.

-Mota: llehiaketa publikoa.

-Egiteko epea: baldintza teknikoen pleguan adierazten dena.

-Aurrekontua: 43.955 euro (BEZa barne).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan adierazten dena; dokumentuek jatorrizkoak izan beharko dute, edo, bestela, notarioak zein administrazioak konpultsatutako kopiak.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean, 2002ko urriaren 8ko eguerdiko 12ak arte.

-Proposamen teknikoak jendaurrean irekitzea (2. zenbakiko gutunazala): 2002ko urriaren 14ko eguerdiko 12etan, Nafarroako Parlamentuaren egoitzan (Arrieta kalea, 12, 31002 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea (3. zenbakiko gutunazala): 2002ko urriaren 18ko eguerdiko 12etan, Nafarroako Parlamentuaren egoitzan (Arrieta kalea, 12, 31002 Iruña).

-Klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Parlamentuko Erregistro Orokorrean (Arrieta kalea, 12-3. solairua), edo, bestela, Parlamentuaren webgunean (www.parlamento-navarra.es).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hiruan.-Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: a0209421