110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "Iruña-Altsasu sareko adarra" gas naturaleko instalazioen proiektuarena, Urdiaingo udal mugapean (Nafarroa).

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 104. artikuluetan, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta haren erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jakitera ematen da epigrafeko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Gas Natural SDG, S.A. Informazio honetarako helbidea: Gasteizko Barratxi kalea, 20 (PK 01013).

Eskariaren xedea:

1) Baimen adiministratiboa, "Iruña-Altsasu sareko adarra" proiektuaren trazadura aldatzeko, Urdiaingo udal mugapean (Nafarroa).

2) Herri onurakoa dela aitortzea.

Instalazioen ezaugarriak: Urdiaingo udal mugapean, V-179-A eta V-180-A erpinen artean, presio handiko gas naturala daraman hoditik abiatzen da proiektuko adarra. Urdiaingo udal mugapean ere amaituko da, sareko V-178 erpina baino metro batzuk lehenago, eta N-240-A autobiaren paraleloan doa, 8 m baino tarte handiagoa utzita. Adarraren bi muturretako konexioetan 8" DN-ko hodiak erabiliko dira kargako hartune gisa 6" DN-ko hoditik. Hartune bakoitzean 6"-ko wy-tee bat jarriko da, errefortzu biribileko osokoa, 6"-koa, 6x8"-ko murrizketa inbertitu baten ondoren. Hortik abiatuko da deribazio berria, 8"-ko diametrokoa, eta lehengo hodia zerbitzutik kanpo geldituko da.

Adarra API 5L GrB altzairuzkoa izanen da edo horren parekoa; 710 m luze, altzairuzkoa, 8"ko DN-koa eta 9,5 mm lodi, 72 bar-eko presiorako eta 15º C-ko tenperaturarako diseinatua fabrikako polietileno estrusionatuaz estalia eta zinta plastikoez obran; sarearen babes katodiko bera izanen du lehengo eta proiektuko adarren arteko lotura elektrikoari esker. Oraingo kanalizazioko gas emari bera izateko proiektatu da adarra.

Aurrekontua: (276.991,19) berrehun eta hirurogeita hamasei mila, bederatziehun eta laurogeita hamaika euro eta hemeretzi zentimokoa da.

Burutzeko epea: uste da 6 hilabetean eginen dela proiektuko instalazioa, lanak hasten direnetik.

Finken gaineko eragina: proiektuaren barne dira trazadurako planoak eta lurzatienak, baita ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehatza ere, informazio honen amaieran agertzen dena.

Honako hau da proiektua gauzatzearekin finketan sortuko den ondorioa:

1.1.-Bide zortasuna: gasaren bide zortasun iraunkorra izanen da lurrazpian doazen tutueriaren eta bestelako elementu osagarrien trazadura osoan, 2 m-ko zabaleran. Zortasun horrek debeku hauek dakartza:

-Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 cm baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkarik ezin izanen da landatu gas-hoditik bi metro baino gertuago.

-Ezin da inolako eraikuntza ez eraikinik egin tutueriatik 5 metro baino gertuago.

-Langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berriztatzeko, baina kalterik eginez gero, ordaindu egin beharko dira.

1.2.-Aldi baterako okupazioa:

Aldi baterako, obrek iraun artean, 10 metro zabaleko lur zerrenda okupatuko da trazadura osoan, proiektuan zehaztu eremuan obrak egin behar direlako, haiek dirauten bitartean.

Hori guztia jendaurrean jakitera eman da, jendeak jakin dezan, eta bereziki lurren jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek. Horien zerrenda iragarki honen bukaeran sartu da, espedientea azter dezaten, Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua; Iruña). Bertan, egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzakete, hirukoiztuta, 20 eguneko epean (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik aitzina).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita batean.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

URDIAINGO MUGAPEA

NA-UR-200 Luis Pozueta Goikoetxea 62 124 610 2 168 Lehorreko laborea

Gasteizko etorb., z.g. - 31800 Altsasu (Nafarroa)

NA-UR-202 Ebroko Ur Konfederazioa 6 12 60 - - Erreka

Sagasta pasealekua, 28. - 50006 Zaragoza (Zaragoza)

NA-UR-203 Avelino Galarza Goikoetxea 48 96 480 2 167 Belardia

San Martin kalea, z.g. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-204 Carolina Ostiza Galarza 40 80 400 2 166 Belardia

San Martinkalde, 12. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-205 Primitiva Castejón Etxeberria andrearen ondorengoak 25 50 250 2 165 Lehorreko laborea

Barrenkale 14. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-206 Avelino Galarza Goikoetxea 65 130 650 2 336 Belardia

San Martin kalea, z.g. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-207 Begoña Goikoetxea Areizaga 111 222 1.110 2 335 Lehorreko laborea

Arrasate, 15. - 20005 Donostia (Gipuzkoa)

Guillermo Goikoetxea Areizaga

Ijentea, 2-4.a - 20003 Donostia (Gipuzkoa)

María Concepción Goikoetxea Areizaga

Igentea, 2-4.a - 20003 Donostia (Gipuzkoa)

NA-UR-207/1 María Concepción Aldaz Pozueta 64 128 0 2 158 Lehorreko laborea

Elizazpi, 5. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

Sebastián Aldaz Pozueta

Elizazpi, 5. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-207/1B Cayetano Aguirre Lasa 0 0 640 2 158 Lehorreko laborea

Elizazpi, 7. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-208 Pascual Zubelzu Albiztur jaunaren ondorengoak 47 94 470 2 333 Izeiak

Puerto, 28. - 31809 Olazti (Nafarroa)

NA-UR-209 Juan Andrés Aristizábal Mori 86 172 860 2 152 Izeiak

Txuloko Kamio, 3. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-210 Ebroko Ur Konfederazioa 8 16 80 - - Erreka

Sagasta pasealekua, 28. - 50006 Zaragoza (Zaragoza)

NA-UR-211 Urdiaingo Udala 34 68 340 2 334 Belardia

Barrenkale, 14. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

NA-UR-212 Urdiaingo Udala 1 2 40 - - Bidea

Barrenkale, 14. - 31810 Urdiain (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: A0209272