110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1362/2002 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko erditze gelen eta kanpoko kontsulten eremuetan behe solairuko estalkiak berritu eta iragazgaizteko gastua baimendu eta lanak adjudikatzen dira.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 26ko 1362/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau adjudikatu dela:

Kontratuaren xedea: Tuterako "Reina Sofía" Ospitaleko erditze gelen eta kanpoko kontsulten eremuetan behe solairuko estalkiak berritu eta iragazgaizteko lanak.

Adjudikazio modua: Prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.

Adjudikazio hartzailea: Mantenimiento Industrial Kimi-Red, S.L.

Adjudikazioaren prezioa: 61.428,70 euro.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0208962