110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko irailaren 5ekoa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, "Frantzisko Xabierkoaren ibilaldia munduan barna" liburuaren 3.000 ale inprimatu eta koadernatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

-Kontratazio mota: prozedura irekia (presako tramitea) eta lehiaketa bidezko esleipena.

-Xedea: "Frantzisko Xabierkoaren ibilaldia munduan barna" liburuaren 3.000 ale inprimatu eta koadernatzeko lanak kontratatzea.

-Aurrekontua: 51.086 euro.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko irailaren 24a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko oina, Iruña), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zerrendatutako erregistro edo bulegoetan.

-3. zenbakiko gutunazala (proposamen ekonomikoa) jendaurrean irekitzeko toki-egunak: 2002ko irailaren 30ean, goizeko 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).

-Agiriak: agindu teknikoen pleguak administrazio klausula partikularrenak lizitatzaileen eskura daude Nafarroako Gobernuko Argitalpen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bostean.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ángel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0209624