110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2002ko uztailaren 1ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, ofizioz nekazaritzako azpiegituretan esku hartzen duena. Jarduketa horren xedea San Adriango mugapeko "El Monte" eta "La Planilla" alderdietako lurzatiak berrantolatu eta ureztaketa lur bihurtzea da.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak xedatzen duenez, azpiegituren arloan, lurzati berrantolamendua funtsezkoa da eta berrantolamendu hori ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanarekin batera egin behar da, izapidaketa horrekin juridikoki koordinaturik, baita bide eta saneamendu sareak berritu, gaurkotu eta egiteko obrekin ere. Haren lehenengo helburua ustiategiak eta, hala bada, ureztaketa lurrak osatzea da, ingurumen, nekazaritza, ekonomia eta gizartearen aldetik bideragarriak direnak.

Halaber, Foru Lege horrek xedatzen du nekazaritzako azpiegiturei buruzko jarduketa Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak foru agindua emanda hasiko dela. Jarduketa hori ofizioz egin daiteke, orotariko interesa, presa eta partikularzki gizarte eta ekonomiako gorabeherak direla-eta, lurren zatiketagatik eta azpiegiturarik ezagatik, eskualdeko nekazaritzaren iraupenerako eragozpena izan badaiteke.

San Adriango mugapeko eremu bat gizarte eta ekonomiako gorabehera horietan dago. Horregatik beharrezkoa da nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea, lurzatiak berrantolatuz eta horrekin batera ureztaketa lur bihurtuz.

Horregatik, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 6. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

XEDATU DUT:

1. Ofizioz nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea, San Adriango mugapeko "El Monte" eta "La Planilla" alderdietako lurzatiak berrantolatu eta ureztaketa lur bihurtzeko.

2. Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari esku ematea eskualde horretan burutu asmo den oinarrizko proiektua prestatzeko.

3. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 6. artikuluko 1. idatz-zatiarekin bat, interesatuek dauzkaten edo egoki diren argibide guztiak eman beharko dizkiote Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari lurzatien egoera juridikoa zehaztu eta lurrak sailkatzeko.

4. Martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 6. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, jabeek eta nekazariek Nafarroako ohiko nekazari-lan egokien arabera landu beharko dituzte lurrak. Ezin izanen dute obrarik desegin, zuhaitzik edo zuhaixkarik bota edo erre, alor iraunkorrik kendu, lurra elkortu, ez eta lurzatien balioa txikiagotzen duen ekintzarik egin ere.

5. Lege horretako 6. artikuluko 3. idatz-zatiarekin bat, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak espresuki baimena eman beharko du landaketa berriak egin, alor iraunkorrak sortu, bertan eraiki edo eskualdeko geroko egituretan eragina izan dezakeen beste edozein ekintza egiteko.

6. Batzorde Aholku-emailea sortu eta lurrak sailkatu eta lurzatien egoera juridikoa zehazteko lan teknikoei ekitea.

7. Hasiera batean San Adriango mugapeko "El Monte" eta "La Planilla" alderdietako lurrek osatuko dute oinarrizko proiektuan aintzakotzat hartu beharreko eremua. Guztira 700 ha egiten dute gutxi gorabehera eta muga hauek dituzte:

A) "El Monte":

Iparraldetik: Andosillako mugapea eta "Cabizgordo" alderdiko lurgorriak.

Hegoaldetik: Azagrako mugapea eta "Las Portillas" alderdia.

Ekialdetik: Azagrako eta Azkoiengo mugapeak eta "Las Portillas" alderdia.

Mendebaletik: Andosillako mugapea.

B) "La Planilla":

Iparraldetik: "Las Portillas" alderdia.

Hegoaldetik: "El Pontigón" sakana.

Ekialdetik: "La Planilla" sakana.

Mendebaletik: Ega erreka.

8. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

9. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren batean.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0208108