110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

874/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Iruña-Tutera N-121 errepidearen trazadura 28+600 k.p.an (Puiuko bihurgunean) aldatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aipatu lanak kontratatzeko lizitaziorako deia egin du, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

-Adjudikatzeko bidea: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 411.581,82 euro.

-Epea: 3 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 2002ko urriaren 8a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan. (San Ignazio etorb. 3 -behea, Iruña).

Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zerrendatutako erregistro edo bulegoetan.

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Zainketa Atalera (San Ignazio etorb. 3 - behea, Iruña) dei daiteke, 948 42 36 24 edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2002ko urriaren 18ko 12:00etan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, ......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Iruña-Tutera NA-121 errepidearen trazadura 28+600 k.p.an (Puiuko bihurgunean) aldatzeko obrak" enkante bidez kontratatzeko .........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren, proiektuaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta ........... (zenbakitan) ....... euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0209356