110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

189/2002 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, presakoa deklaratzen du ondoko proiektuetako lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa: "Lodosan, NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua", "Lodosan, NA-123 (Lodosa-El Villar) eta NA-6540 (Lodosa-Alcanadre) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua", "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea".

Foru Komunitateko Administrazioaren funtsezko betebeharra da, komunitatearen zerbitzura dagoen erakundea baita, herritar guztien onerako izanen diren zerbitzu publiko gehiago eta hobeak eskaintzea.

Betebehar orokor horri lotuta dago errepideak hobetzea bideko segurtasuna kontuan izanda, errepideetako ezbehar tasa txikiagoa izan dadin.

Horretarako, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Nafarroako errepide sareko istripu ugariko tarteetarako III. Jarduketa Plana (2002-2004) prestatu zuen 2002ko urtarrilean.

Aipatu lanak Plan horretan aurrikusitako jarduketak dira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, kontuan izanda ahalik eta lasterren egin behar direla errepideetako segurtasuna nabarmen hobetuko duten lan horiek, eta, gainera, beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu behar direla, bidezkotzat jotzen du presakoa deklaratzea proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, indarra duen legerian ezarritakoa bete dadin. Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko gastua 9.000 eurokoa da, eta 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuko 611000-61340-6001-513400 kontusailaren bidez ordainduko da ("Lurrak azpiegiturak egiteko desjabetzea").

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abuztuaren hemeretziko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Ondoko proiektuetako lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratzen duen Foru Dekretua onestea:

-"Lodosan, NA-134 (Ebroko Ardatza) eta NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua",

-"Lodosan, NA-123 (Lodosa-El Villar) eta NA-6540 (Lodosa-Alcanadre) errepideen arteko gurutzagunea hobetzeko proiektua",

-"NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza), San Adriango industrialdeko sarbideak hobetzea".

2. Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko gastua 9.000 eurokoa da, eta 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuko 611000-61340-6001-513400 kontusailaren bidez ordainduko da. ("Lurrak azpiegiturak egiteko desjabetzea").

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0209359