110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

173/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Urdiaingo Udalaren herrilurreko 910 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 910 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Urdiaingo Udalak 910 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. 350 metro koadro 1. poligonoko 185. lurzatiaren puska bati dagozkio eta, gainerakoa, 560 metro koadro, 1. poligonoko 180. lurzatiaren puska bati, Sarabe baserriaren ondoan.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa aipatu lurrak 910 metro koadroko lursail batekin trukatzea da. Lursail hori Lorenzo Irigoyen Galarza jaunarena da eta 1. poligonoko 200. lurzatiaren puska bati dagokio, Aitzibergo baselizan.

Trukaketaren helburua baselizako sarbidea Udalarentzat eskuratzea da, hala nola baselizaren ondoan dagoen lur puska txiki bat.

Urdiaingo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Urdiaingo Udalaren herrilurreko 910 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onestea. Lursail hori honela dago banatua:

-350 metro koadro, 1. poligonoko 185. lurzatiaren parte bati dagozkio, eta gainerako

-560 metro koadroak, 1. poligonoko 180. lurzatiaren parte bati, Sarabe baserriaren ondoan.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Urdiaingo Udalari desafektatutako lur horiek 910 metroko beste lursail batekin trukatzeko. Lursail hori 1. poligonoko 200. lurzatiaren puska bati dagokio eta Lorenzo Irigoyen Galarza jaunarena da. Aitzibergo baselizaren ondo-ondoan dago.

Trukaketaren helburua baselizako sarbidea Udalarentzat eskuratzea da, hala nola baselizaren ondoan dagoen lur puska txiki bat.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Udalak bi milako abenduaren hamabian onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Urdiaingo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko mapa ofizialetan jaso, eta aldaketaren berri eman beharko die Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0208443