110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

171/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Erriberriko Udalaren herrilurreko 17.500 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero Energías Hidroeléctricas de Navarra, S.A.ri saltzeko.

Proposaturiko desafektazioaren xedea Energías Hidroeléctricas de Navarra, S.A.ri saltzeko baimena lortzea da, azpiestazio elektrikoa egin dezan.

Erriberriko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita biko bilkuran hartutako Erabakiari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Erriberriko Udalaren herrilurreko 17.500 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onestea. Lur hori 6. poligonoko 5019. lurzatiko puska bait dagokio, Araiz izeneko bazkatokian.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Erriberriko Udalari desafektatutako lur hori Energías Hidroeléctricas de Navarra, S.A.ri saltzeko, bertan azpiestazio elektriko bat egin dezan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Erriberriko Udalak bi mila eta biko urtarrilaren bian onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Erriberriko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko mapa ofizialetan jaso, eta aldaketaren berri eman beharko die Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0208441