110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

170/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Mañeruko Udalaren herrilurreko 3.000 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Mañeruko Udalak 3.000 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 3. poligonoko 780. lurzatiaren puska bati dagokio eta "El Soto" alderdian dago.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa lur horien erabilera Energía Hidroeléctrica de Navarra -División Biomasa, S.A.ri- lagatzea da, hamar urtez, urteko kanon baten truke, lastoa bertan biltzeko, enpresa horrek Zangozan duen biomasa-plantara eraman aurretik. Epe hori bukatuta, baimena luzatu ahalko da.

Mañeruko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Mañeruko Udalaren herrilurreko 3.000 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori 3. poligonoko 780. lurzatiaren puska bati dagokio eta "El Soto" alderdian dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Mañeruko Udalari desafektatutako lurren erabilera Energía Hidroeléctrica de Navarra, División Biomasa, S.A.ri lagatzeko, hamar urtez, urteko kanon baten truke, lastoa bertan biltzeko, enpresa horrek Zangozan duen biomasa-plantara eraman aurretik. Epe hori bukatuta, baimena luzatu ahalko da.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Mañeruko Udalak bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Mañeruko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0208440