110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1156/2002 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laborategiko teknikari espezialista (L.T.E.) izateko 1.1. oinarrian zehaztu lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laborategiko teknikari espezialista (L.T.E.) izateko 1.1. oinarrian zehaztu lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen deialdiaren arauak.

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honen oinarri eta ereduak honako web horri honetan kontsulta eta eskura daitezke: www.cfnavarra.es/snso/.

Deialdi hau honako arauen menpe egonen da:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, zenbait lanpostutarako sarrera eta hornidura prozedurak arautu eta haietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena, osasun arloko A mailako langileak izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da laborategiko teknikari espezialistentzako (L.T.E.) lan eskaintza publikoan ageri diren lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostu horiek hutsik daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emandako 1617/2001 Ebazpenaren bidez onetsi lekualdatze lehiaketaren ondorioz; aldez aurretik kendu dira eszedentzian daudenek, behin-behineko atxikipenean itzulitakoek edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste erakunde autonomo edo departamentuetakoek betetzen dituzten lanpostuak eta lekualdatze nazionaleko lehiatzaileei esleitzen zaizkienak. Deialdi hura 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (11. zk.).

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean zehaztuko dira kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak; hain zuzen, aipatu lekualdatze deialdia burututa ateratzen direnak.

1.2. Hauxe da lanpostu hutsak betetzeko ordena:

a) Lehendabizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandan, Nafarroako edozein Administrazio Publikotako plantillako langile finkoentzat murriztua, beste kategoria batekoak izanik deialdiko lanpostuaren maila-talde berekoak edo txikiagokoak badira. Betiere, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eta Hitzarmen Kolektiboak bultzatu igoera erregulatzen duen araudiari jarraituz.

b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekian.

Lehendabizikotik hasiko da ordena lanpostu hutsak betetzeko, ez delako aurretik lanposturik adjudikatu.

1.3. Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen diren txanda murriztuko lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Orobat, igoera txandan lanpostu hutsak baino gehiago badira probak gainditzen dituzten izangaiak, lanpostu gabe gelditutakoak txanda irekiko izangaiekin lehiatuko dira, zein bere azken puntuazioarekin.

1.4. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako eta nominapeko funtzionarioak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.5. Deialdiko lanpostuak C maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun arloko teknikariak" estamentuan eta "Laborategia" espezialitatean sailkaturik daude, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenean, (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena; Eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

1.6. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostuak betetzeko izendatzen direnek, baldin eta lehendik badira Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren eta xedapen osagarrien araberako eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean baldin badaude, horretan segitzea edo Gizarte Segurantzan sartzea hautatzen ahalko dute.

Txanda irekiko izangaien kasuan, funtzionario bihurtu eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, eta araubide horrek aurreikusten duen babesa izanen dute.

1.7. Izendatutako izangaiek lanlekuaren herrian bizi beharra dute, eta, horretarako, dagokion udalerrian izanen dute helbidea. Eskudun organo administratiboek lanlekua aldatzen ahal diete.

1.8. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara moldatuko da, eta eskudun organo administratiboek noiznahi aldatzen ahal dute.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste Estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europako Elkarteak sinatu eta Espainiak berretsi nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako lagunek badute parte hartzeko eskubidea, haietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua -Osasun arloa- Laborategi Espezialitatea, Diagnosi Klinikoen Laborategiko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetan diploma hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bai:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratatu finkoak izatea, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez daudenak.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo txikiagokoa izatea, baita beste kategoria batekoa ere.

c) Bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua -Osasun arloa- Laborategi Espezialitatea, Diagnosi Klinikoen Laborategiko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetan diploma hori eskuratzeko moduan egotea eta Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna frogatzea.

2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo helbide horretara bidaliko dira posta ziurtatuaren bidez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, edo bestela lege horretan aurreikusitako gainerako lekuetan aurkezten ahal dira.

Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 12 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa-eskubideak ordainduko dira.

b) Igoera txandako izangaiak: 2.1.2. oinarrian adierazi baldintzen jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak, notario edo administrazio bidez.

3.3. Minusbaliatuek ariketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eskabidean adierazi behar dute zer-nolako minusbaliotasuna duten eta zein egokitzapen behar den. (Halaber, minusbaliotasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz).

3.4. Gainerako baldintzak dokumentu bidez frogatu beharko dituzte lanpostua eskuratzen duten izangaiek, deialdiaren 8. oinarrian aurreikusi epean eta moduan.

3.5. Luzaezina da eskaerak aurkezteko epea.

4.-Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egin edota beren eskabideen akatsak zuzentzen ahalko dituzte. Zuzenketa eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenari lotuta egonen da.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik dagoela adierazteko ebazpena ematen ahalko du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta ebatzita daudela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatu baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez bada, prozeduran parte hartzeagatik interesatuek izan ditzaketen eskubideak galduko dituzte.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahai kalifikatzailean honako hauek izanen dira:

Mahaiburua: Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Erizaintza Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko burua.

Mahaikidea: laborategiko teknikari espezialista bat (L.T.E.), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: laborategiko teknikari espezialista bat (L.T.E.), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Tuterako Ospitaleko 1. solairuko Erizaintza Unitateko (Laborategia eta Errehabilitazioa) burua.

Ordezkoa: Lizarrako Ospitaleko Analisien Laborategi, Errehabilitazio eta Farmazia arloko Erizaintza Unitateko burua.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezkoa: Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko burua.

Epaimahaia hautapen proben aurretik eratuko da.

5.2. Epaimahaiaren eraketa aditzera emanen da izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera.

5.3. Epaimahaia eratu eta aritu ahal izan dadin beharrezkoa da gutxienez haren kideen gehiengo osoa biltzea.

Talde-organo horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatu ahal izanen du saio batzuetarako edo guztietarako. Aholkularien jarduna eta Epaimahaiari emanen dioten laguntza beraien espezialitate teknikoen eremuetara mugatuko da.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Hauxe da deialdi honen faseen ordena: oposizioa, lehendabizi, eta hura amaitutakoan, lehiaketa.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean oposizioko lehen probaren eguna, ordua eta lekua ezarriko dira.

6.3. Oposizio fasea eta balorazioa.

6.3.1. Oposizio fasean ariketa teoriko-praktiko bat eginen da, idatzizkoa, III. eranskinean diren gaiei buruzkoa. Probaren iraupena epaimahaiak finkatuko du ariketa hasi baino lehenago.

6.3.2. Hauxe da oposizio fasearen balorazioa:

Oposizioan gehienez ere 60 puntu lortzen ahalko dira.

Baztertuta geldituko dira gutxienez 30 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Deialdi bakar bat eginen da ariketetarako. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaikoek nahikotzat jotzen duten beste identifikazio agiriren bat aldean dutela beharko dute agertu.

Agertzen ez diren izangaiak oposizio fasetik baztertuta geldituko dira, baita Epaimahaiak esandako datan ariketak irakurtzera bertaratzen ez direnak ere.

6.3.4. Hautapen probetan, eskaeran azaldutakoaren araberako egokitzapenak eginen dira minusbaliotasunak dituztenentzat.

6.3.5. Ariketa amaiturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean edo ariketa egiten den egoitzan agertuko dute epaimahaikoek probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, beren kalifikazioekin.

6.4. Lehiaketa eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaren fasea abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioa gainditzen duten izangaiek beharko dituzte merezimenduak alegatu eta agiri bidez frogatu, epaimaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo kopia konpultsatuak, notario edo administrazio bidez, deialdian ezarri baremoaren arabera.

6.4.2. Lehiaketan, izangaiek alegatu eta frogatu merezimenduak kalifikatuko dira, deialdiari erantsi baremoen arabera (II. eranskina).

Lehiaketaren fasean 40 puntu lortu ahal izanen dira, gehienez ere, eta ez da inor baztertuko.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunera arte egindakoak baino ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. atalean azaldutako balorazioan, kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun arloko teknikariak" estamentuan eta "Laborategia" espezialitatean sailkaturik egotea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duena; eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileburuak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez jarri behar dira datu hauek:

-Lantokia.

-Estamentua edo/eta espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, dataz data, egun kopurua osotara adierazita.

-Zerbitzuak aldi baterako eman badira, honako hau erantsi:

a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta zerbitzuak eman diren urteko lanaldia,

b) edo ohiko lanaldiarekin alderatuta, zenbateko portzentajea egiten duten.

Enpresa pribatuan emandako zerbitzuak direnean, ziurtagiri honetaz gain, izandako lanei buruzko txostena aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana.

6.4.5. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahal izanen ditu lehiatzaileek azaldutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

6.4.6. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak inoiz ez du aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

Merezimendua azaldurik baina behar bezala frogatu gabe egonez gero, epaimahaiak interesatuei epea eman ahal izanen die akatsak zuzendu ditzaten.

6.4.7. Lehiaketa fasea bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean azalduko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean.

6.4.8. Izangaiek berreskuratu ahal izanen dituzte aurkeztutako agiriak, berariaz eskatuz gero, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta sei hilabete igaro eta ondoko hilabetean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu. Horrela gertatzen bada, agiriak luzaroago gorde ahal izanen dira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketa fasearen eta oposizio fasearen puntuazioen batura izanen da.

Azken puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, oposizio fasean puntuazio handiena duen izangaia lehenetsiko da. Hala ere, berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketa eta oposizio faseak bukatu ondoren, Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan agertuko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, eta proposamena igorriko dio administrazio organo eskudunari, probak gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak, lanpostuak adina, izenda ditzan. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiek, izendapenerako proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria, Sarrera eta Sustapen Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Titulazioaren jatorrizko agiria, edo haren kopia, notario edo administrazio bidez konpultsatua.

c) Zinpeko adierazpena, eginkizun publikoetan jarduteko gaitasuna ez diotela kendu ez eten eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bazterturik adierazteko.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

e) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

f) Egoitza-txartela, Europako Batasuneko herritarrak izanez gero.

g) Egoitza-baimena eta lanekoa, Europako Batasunetik kanpoko herritarrak izanez gero.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren naziotasuna eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario, estatutupeko langile eta lan-kontratuduna dela frogatzen duen ziurtagiria, baita bere espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrak ere.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

8.3. Eskabidean ehuneko 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, minosbaliotasunak deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.4. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutako kasuan, administrazio-organo eskudunak 8.1. oinarrian aipatu zerrendara joko du, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendara alegia, eta hurren-hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.

9.-Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Izendapen proposamena argitaratu baino lehen adjudikatuko du administrazio organo eskudunak laneko tokia, probak gainditzen dituzten eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaien eskaerak kontuan hartuta. Betiere, oinarri hauetan ezarri baldintzak beharko dituzte bete, eta hautapen probetan lortu ordenari jarraituko zaio. Lanpostua igoera txandan lortzen dutenei ematen zaie lehentasuna, eta gero txanda irekikoei.

Izangai minusbaliaturik bada eta minusbaliotasunak eragina badu lanpostuak betetzeko baldintzetan, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunari hobeki egokitzen zaizkienak adjudikatuko zaizkie, horren gaineko txostena aztertu eta gero.

9.2. Laneko tokia aukeratzeko, adieraziko diren leku, egun eta orduan agertu beharko dute. Epe horretan lanpostua aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketako lanpostuetan jarduteko. Halakoetan 8.5 atalean adierazitakoari jarraituko zaio.

10.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Administrazio organo eskudunak, Ebazpen baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak, laborategiko teknikari espezialisten (L.T.E.) lana egiteko.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide oro galduko du.

Hala gertatuz gero 8.5. atalean ezarritakoa beteko da.

10.4. Funtzionario bihurtu eta, lanpostuan jarduten hasi gabe, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzeko egunetik beretik borondatezko eszendentzia hartzen bada, egun horretan beste Administrazio Publiko baten zerbitzuan ari izateagatik, hutsik gelditzen den lanpostua ere 8.5 atalean ezarritakoaren arabera beteko da.

10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, eskudun organoak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio- lehiaketaren nondik-norakoaren edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta horren mende geratuko da.

11.-Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak.

11.1. 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera prestatuko dira laborategiko teknikari espezialista (LTE) aldi baterako kontratatzeko zerrendak, akordio horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatu ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko (2001eko abuztuaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 101. zk.).

11.2. Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdi honetako hautapen probak gainditu eta lanpostua eskuratzen ez duten izangaiek lehentasuna dute aldi baterako kontratatuak izateko.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazi izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetara aurkeztu eta hautapen probak gainditzen ez dituzten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Kasu horretan, gainditutako probetan lortzen duten puntuazio osoaren arabera ordenatuta beti.

c) Aurreko atalaren arabera egindako izangai zerrendari 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakiaren 2. puntuko c) atalean aipatzen diren izangaiak gehituko zaizkio, baremoan lortu puntuazioaren araberako ordenan.

11.3. Izangaiek zentro bakar bat aukeratuko dute A, B eta C ataletako bakoitzean daudenen artean. Ez da nahitaezkoa atal guztietan aukera egitea.

A atala:

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne)

f Iruña eta Iruñerria

-Iruña eta Iruñerriko Osasun Etxeak

-Nafarroako gainerako Osasun Etxeak

-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla)

-Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik)

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala:

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta luzeetarako bestea.

Iraupen laburreko kontratuak dira plantillako langileak, jardunean direnak, ordezteko egindakoak, eta, oro har, hasiera batez sei hilabetetik beherakoak direnak. Halaber, lanaldi partzialeko kontratuak edo etengabeko arreta zerbitzua emateko egiten direnak edo guardiakoak, edozein dela ere haien iraunaldia.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatu lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adieraziko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.

Zentro hautatzea onarpenerako eskaeran eginen da. Dena dela, behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesatuek, argitaratu eta biharamunetik hasita bost eguneko epean, hasierako aukerak aldatu ahalko dituzte.

Aipatu esparruetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatu aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

11.4. 2001eko urtarrilaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera arautuko da kontratazio zerrenden funtzionamendua.

12.-Errekurtsoak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra, berau garatzeko ematen diren behin betiko ebazpenen kontra eta gaiaren muinean zuzenean edo zeharka eragiten duten, prozedurak aurrera egitea galarazten duten edo defentsarik eza eragiten duten tramite-egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izanen da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitara eman edo jakinarazten den egunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

................. jauna/andreak, adin nagusikoa, ...... zk.ko, Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidearen) jabe, ...............(e)n, (...........) .......... (e)ko .......aren .....(e)an jaioa, nazionalitate .........., helbidea ...............(e)ko (.........) ............ kalean, .......... posta kodea, ........... etxeko telefonoa eta ............. harremanetarakoa.

Adierazten du:

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ................ izateko ...... lanpostu betetzeko deialdian, ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onar dezatela eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

f Txanda irekia

f Igoera txanda

f Minusbaliotasunen bat dutenentzat gordetako txanda

-Karguan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

-Ez dela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik baztertua izan, eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

-Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi duela.

-Eskabideak aurkezteko adierazi epea amaitzean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela. Baldintza horiek agiri bidez frogatuko dira deialdian aurreikusi epean eta moduan.

f Baduela minusbaliotasuna, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik (beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak).

f Euskaraz jakitea frogatzen duela, jatorrizko agiri baten bitartez, edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatu kopiaren bitartez.

f Onartzen duela euskarazko probetan aurkeztea.

Eskabideari erantsitako orri kopurua ...........

Horiek horrela:

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, 200...(e)ko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

I. ERANSKINA (BIS)

................ jaunak/andreak, .............. zk.ko N.A.N.aren jabe denak eta laborategiko teknikari espezialista (L.T.E.) izateko oposizio-lehiaketaren deialdian onar dezatela eskatu duenak,

Adierazten du:

Eskatutako baldintzak betez gero, aldi baterako kontrataziorako ondoren heldu diren zerrendetan agertu nahi duela:

A atala:

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne)

f Iruña eta Iruñerria

-Iruña eta Iruñerriko Osasun Etxeak

-Nafarroako gainerako Osasun Etxeak

-Larrialdietarako zerbitzuak (Iruña eta Tafalla)

-Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik)

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala:

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia

Kontratazio luze eta laburretarako zerrendetan agertu nahi duela.

Lauki hori bete ezean, kontratazio luzeetarako zerrendan bakarrik agertuko da.

Iruñean, ......(e)ko ...............aren ......(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. atala.-Egindako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuaren estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak edo haien erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,8 puntu urteko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak diren zentroetan: 1,3 puntu urteko.

3. Lehiaketaren kategoria berean, enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan alta hartuta eta besteren kontura kotizatuz: 0,70 puntu urteko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Lehenbiziko atal honengatik gehienez ere 17 puntu emanen dira.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da.

Baremo honetan baloratu zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri arauei jarraituz konputatuko dira.

2. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan ikasle gisa parte hartzea. Kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak proportzionalki kalkulatuz.

Orobat, nahiz erakunde antolatzailearen beharkizuna ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

2. Txosten edo komunikazioak kongresu eta jardunaldietan aurkeztea: 0,4 puntu, nazioartekoa bada, 0,3 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu eskualdea edo herria soilik hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.

3. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifikoak edo ikerketakoak egitea: 0,75 puntu, nazioartekoa bada, 0,5 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4. Lanak aldizkari espezializatuetan argitaratzea: lehenbiziko hiru sinatzaileek 0,2 puntu, gainerakoek 0,05 puntu; gehienez ere 2 puntu.

5. Prestakuntzarako bekak edo egonaldiak: 0,1 puntu, hilabetea. Gehienez ere, puntu bat.

6. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu, gehienez ere 3 puntu; zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

7. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuta, Europako Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak direnez: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez bada, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditu maila bakoitzari, gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

Bateragarria da 2. eta 4. azpitatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

Atal honetan, denetara, ez da 19,8 puntu baino gehiago emanen.

3. atala.-Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 10a gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik ematen den puntuazioari.

2. Eremu mistoan, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 5a gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik ematen den puntuazioari.

3. Bi kasuetan, eta Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez bada, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditu maila bakoitzari, gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio, edo Nafarroako Gobernuak antolatu ikastaroetan gainditu urrats bakoitzari, gehieneko puntuazioaren hamabitik bat.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.-Odola, ezaugarri orokorrak. Odola ateratzeko metodoak eta antikoagulatzaileak.

2.-Odol zelulen jatorria eta ezaugarri morfologikoak. Kontaketa metodoak.

3.-Globulu gorrien sailaren azterketa. Hemoglobina, hematokritoa eta eritrozitoen adierazleak.

4.-Anemia, kontzeptua eta sailkapena. Proba diagnostikoak.

5.-Globulu zurien saila, leukozitoen formula eta diagnostikorako teknikak aztertzea.

6.-Leuzemiak, kontzeptua eta sailkapena.

7.-Plaketen sailaren azterketa. Hemostasiaren fisiologia eta ezaugarri orokorrak.

8.-Koagulazio arazoen metodo diagnostikoak eta tratamendu antikoagulatzailearen kontrola.

9.-Inmunohematologia. Inmunohematologiako metodo diagnostikoak. Odol taldeak. Bateragarritasun probak. HLA sistema.

10.-Bakteriologia orokorra: bakterioen egitura. Bakterioen morfologia, zatiketa eta hazkundea. Nutrizioa eta metabolismoa.

11.-Bakteriologiako metodo diagnostikoak: tindaketak, hazkuntza eta isolamendua. Identifikazio metodoak.

12.-Bakterio garrantzitsuenak mikrobiologia klinikoan.

13.-Mikologia: sailkapena eta isolamendu eta identifikazioaren ezaugarri orokorrak.

14.-Birologia: sailkapena eta isolamendu eta identifikazioaren ezaugarri orokorrak.

15.-Parasitologia: sailkapena eta isolamendu eta identifikazioaren ezaugarri orokorrak. Ziklo biologikoak.

16.-Antimikrobianoak: definizioa eta sailkapena. Ekintza mekanismoak. Suszeptibilitate probak.

17.-Serologia: antigenoaren eta antigorputzaren definizioa. Teknika serologikoak diagnostiko klinikoetan.

18.-Lagin biologikoak laborategi klinikoan, lortzea eta maneiatzea. Neurri unibertsalak.

19.-Proteina plasmatikoak. Identifikazioa eta zatikapena. Inmunoglobulinak.

20.-Lipoproteina plasmatikoak. Sailkapena. Laborategian aztertzeko metodoak.

21.-Entzimologia klinikoa, nomenklatura. Erreakzio entzimatikoak: funtsa eta zinetika. Diagnostikoan garrantzia duten entzimak.

22.-Oreka hidroelektrolitikoa eta alterazioak: odoleko gasak eta azido-base balantzea.

23.-Giltzurrunaren funtzioa. Iragazketa glomerularra eta argitzea. Laborategiko probak.

24.-Gibela eta behazun-bideak. Proba funtzionalak.

25.-Pankrea exokrinoaren funtzioa aztertzea. Proba funtzionalak.

26.-Karbohidratoen metabolismoa. Diagnostikoa eta jarraipena laborategian.

27.-Hipotalamo-hipofisi-tiroide ardatzaren ebaluazioa. Laborategiko probak.

28.-Hipotalamo-hipofisi-giltzurrun gaineko guruinak ardatzaren ebaluazioa. Laborategiko probak.

29.-Hipotalamo-hipofisi-gonadak ardatzaren ebaluazioa. Laborategiko probak.

30.-Hipotalamo-hipofisi-hazkundea ardatzaren ebaluazioa. Laborategiko probak.

31.-Hezurren metabolismoa. Laborategi bidezko diagnostikoa.

32.-Ugalkortasun azterketak, laborategiko probak.

33.-Toxikologia eta botika terapeutikoen kontrola. Monitorizazioa. Drogen gehiegizko erabilera.

34.-Ziklo zelularra, zitogenetika. Kromosomak: kopurua eta sailkapena. Kopuru alterazioak eta egitura alterazioak. Prozesamendu teknikak zitogenetikan.

35.-Biologia molekularra. Teknika erabilienak.

36.-Inmunitate humorala, definizioa eta laborategiko probak.

37.-Inmunitate zelularra, definizioa eta laborategiko probak.

38.-Alergia: Ig E bitarteko hipersentiberatasuna. Laborategiko probak.

39.-Autoinmunitatea: antigorputzak.

40.-Tumoreen markagailuak.

41.-Likido biologikoak. Parametro biokimikoak.

42.-Laborategiko kalitate kontrola.

43.-Segurtasun eta higiene arauak.

44.-Osasunari buruzko Lege Orokorra. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea. Eriaren eskubideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

45.-Automatizazioa eta mikroskopioak laborategian.

Iragarkiaren kodea: A0207487