110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

144/2002 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, José María Gogorcena Villanueva jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuko Edizio Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1.-José María Gogorcena Villanueva jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuko Edizio Bulegoko burutzatik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2.-Foru Agindu honen berri ematea Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0209633