110. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

152/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa. Aldatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskuko fitxategi informatizatuak, zeinetan zilegi baita datu pertsonalak besteri lagatzea.

Datu pertsonalak nola tratatu arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoko bigarren xedapen gehigarriak agintzen duena betetzeko, ekainaren 26ko 143/1994 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskuko fitxategi informatizatu datu pertsonalak dituztenak arautzeko, eta bertan zehaztu zen, datu pertsonalak automatikoki tratatzeko fitxategitzat jotzen zirela orduan zeudenak, eranskinean zehazten baitziren, beren ezaugarriekin. Ondoren, eta 2. artikuluak ematen zion gaitasuna erabiliz, hainbat fitxategi sortu, eta bai aldatu eta kendu ere egin dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako Departamentuetan.

Datu Pertsonalak Babestearen gaineko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, zeinak urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa indargabetzen baitu, bere lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du titulartasun publikoko fitxategiak beren esku dituzten Administrazio Publikoek nahitaezko dutela fitxategi horiek erregulatzeko behar den xedapena onestea, edo hala bide denean, lehendik dagoena egokitzea, indarra hartu eta hiru urteko epean (2000ko urtarrilaren 14an hartu zuen indarra).

Hori horrela dela ere, Konstituzio Auzitegiak azaroaren 30ean eman zuen 292/2000 epaiak obligazioa ezarri du epe hori agortu baino lehen neurri konkretuak hartzeko datuak besteri lagatzeari dagokionez; izan ere, Baliogabetzat eta konstituzioaren kontrakotzat deklaratu du, beste agindu batzuen artean, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21.1 artikuluko tarteki bat, zeinean baimena ematen zen Administrazio Publikoen artean datuak interesatuaren baimenik gabe trukatzeko, baldin "jakinarazpen hori fitxategia sortzeko xedapenetan edo haren erabilera arautzen duen goragoko xedapen batean aurreikusita badago", ustez eta lagatze hori nahitaez Lege mailako arau baten babespean egin behar direla.

Arau aldaketa horrek -eta hala eman du aditzera Datuak Babesteko Agentziak- nahitaezko egiten du lehenbailehen fitxategi hori errebisatu beharra, datu lagatzeei dagokienez bereziki, lagatze horiek beti lege mailako arau baten babespean egin behar baitira eta debeku izan behar baitu datuak lagatzea lagatze hori Lege Organiko horretako 11 eta 21. artikuluetan aipatzen diren kasuetako batean sartzen ez bada.

Lege horretako 20. artikuluak, eta bai lehenago urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoko 18. artikuluak ere, ezartzen du Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko, nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat Estatuaren Aldizkari Ofizialean edo kasuko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Ikusirik aldatu beharreko datu fitxategiak onesteko, xedapen orokorra behar dela, Foru Dekretuaren mailakoa, eta ikusirik komeni dela kontu hori ebazteko soluzio zalua eta irispide orokorrekoa modutzea, juzgatu da beharrezko dela Foru Dekretua erabiltzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpe diren eta datu lagapena aurreikusita edukitzeagatik aipatu arau aldaketaren barrenean sartzen diren fitxategietarako ere.

Hori horrela, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalaren txostena ikusirik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskuko fitxategi informatizatu datu pertsonaldunen ezaugarriak aldatzen dira, fitxategi horiek datu pertsonalak besteri lagatzeko aukera aurreikusita daukatenean; aldatu ere, Foru Dekretu honen eranskinean ageri den zerrendak adierazten duen bezala.

2. Foru Dekretu honen eranskineko zerrendan ageri diren datu fitxategi informatizatuetan egiten diren aldaketak, Datuak babesteko Agentziari jakinaraziko zaizkio, behar bezala jaso daitezen Datuak babesteko Erregistro Orokorrean.

AZKENEKO XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

E R A N S K I N A

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Fitxategiaren izena: Nafarroako Gobernuaren langileak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456800

e) Datu lagapenak:

Bankuak

Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintza

Nafarroako Zerga Ogasuna

Administrazio Publikoen Ministerioko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen ekainaren 20ko legegintzako errege-dekretua

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 artikuluko c), d), e) idatz-zatiak

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Ekonomi eta Ogasun Departamentua

Fitxategiaren izena: Zergadunen datu baseak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456742

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Hirugarrenentzako kontabilitate lagungarria

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456773

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Eskubide errealak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456774

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Lan eta kapitalaren ziozko atxikipenak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456775

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Dirusarrerak eta pagamenduak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456776

e) Datu lagapenak:

Tributu Administrazioaren Agentzia Estatala

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Hezkuntza eta Kultura Departamentua

Fitxategiaren izena: Euskararen Gaitasun Agiria (E.G.A.) eskuratzea

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450008

e) Datu lagapenak:

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Irakasleen euskara ikasketa trinkoa

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450011

e) Datu lagapenak:

Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Saila

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Hizkuntz aukeragatik tokialdatu beharreko ikasleentzako laguntzak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450012

e) Datu lagapenak:

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa

Bankuak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Ikasketa arautuetarako bekak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450009

e) Datu lagapenak:

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa

Udalak

Ikastetxeak

Bankuak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Departamentuaren nomina kudeatzea

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450044

e) Datu lagapenak:

Bankuak

Gizarte Segurantza

Nafarroako Zerga Ogasuna

Estatuko Ogasuna

MUFACE

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Departamentuko irakasleak eta langile kontratatuak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450014

e) Datu lagapenak:

Sindikatuak

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutua arautzen duen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legea eta lan eta administrazioaren arloko araudia

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Hezkuntza Berezirako bekak eta laguntzak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1950450015

e) Datu lagapenak:

Bankuak

Gizarte-Ongizatea

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa

Ikastetxeak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Osasun Departamentua

Fitxategiaren izena: Langile kudeaketa

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456810

e) Datu lagapenak:

Nafarroako Gobernuaren Ekonomi eta Ogasun Departamentua

Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintza

Estatistika ofizialak eta plantilla organikoak itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 legegintzako errege-dekretua

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 artikuluko c), d), e) idatz- zatiak

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Nafarroako Tumore Erregistroa

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456811

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Dieta, Minbizia eta Osasuna Nafarroan

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456812

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Elikagai manipulatzaileak Nafarroan

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456813

e) Datu lagapenak:

Elikagaien osasunaren ardura duten zerbitzu publikoak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Elikagai manipulatzaileen erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 2505/1983 Errege-Dekretua

Elikagai manipulatzaileen gaineko maiatzaren 15eko 113/1987 Foru Dekretua

Elikagai manipulatzaileei buruzko Arauak ezartzen dituen otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: laguntza animalien identifikazioa

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456814

e) Datu lagapenak:

Elikagaien osasunaren ardura duten zerbitzu publikoak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Nafarroan nahitaez deklaratu beharreko eritasunak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456815

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea

Abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretua, Zaintza Epidemiologikorako Sare Nazionala sortzekoa

Nafarroako Zaintza Epidemiologikorako Sistema ezartzen duen abenduaren 22ko 383/1997 Foru Dekretua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Lan ezintasuna

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1983080001

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legea

Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Laneko Arriskuen menpe dauden langileak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1983080002

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legea

Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Laneko istripuak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1983080004

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legea

Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Laneko eritasunak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1983080003

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legea

Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Giza Inmunoeskasiaren Birusa

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 194457529

e) Datu lagapenak:

Estatistika ofizialak, nazionalak eta nazioartekoak, itxuratzeko ardura duten Zerbitzu publikoak

Osasun ikerketan ari diren instituzioak (sekretua segurtatutako lagapena)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.2 e) artikulua

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea

Abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretua, Zaintza Epidemiologikorako Sare Nazionala sortzekoa

Nafarroako Zaintza Epidemiologikorako Sistema ezartzen duen abenduaren 22ko 383/1997 Foru Dekretua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua

Fitxategiaren izena: Azalera moduluko ENP laguntzak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456748

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Abeltzaintzako zentsua

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456750

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Zordun berandutuak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456751

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Erdiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Erregistroa

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456752

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Nekazaritza jardueratik gelditu edo muga baino lehen erretiratzea

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456756

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Nekazaritza Egituren Efikazia Hobetzea

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456757

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: nekazaritzarako makinak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456758

e) Datu lagapenak:

Ez da datu lagapenik

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Olibadizainak eta oliogileak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456759

e) Datu lagapenak:

Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsa (FEGA)

Oliba Oliorako Agentzia

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 21,2 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua

Fitxategiaren izena: Enpresentzako laguntzak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456788

e) Datu lagapenak:

Ez da datu lagapenik

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Nafarroako Turismo establezimenduak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456789

e) Datu lagapenak:

Turismo Idazkaritza Nagusia

CEDERNA-GARALUR elkartea

Programa Operatiboei jarraipena egiteko batzordea

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua

Fitxategiaren izena: Espedienteak kudeatzea

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456767

e) Datu lagapenak:

Bankuak

INSERSOko informatika arloa

Gizarte Segurantzako Antolamendu eta Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendariordetza Nagusia

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11 eta 21. artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Gelbentzu Josteta Zentroaren erabiltzaileak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456768

e) Datu lagapenak:

Nafarroako Aurrezki Kutxa

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Larrabide Estadioaren Erabiltzaileak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456769

e) Datu lagapenak:

Nafarroako Aurrezki Kutxa

Nafarroako Kirol Eta Gazteriaren Institutua

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Gazteentzako Lehiaketetan parte hartzen dutenak

Datuak Babesteko Agentziako Fitxategi kodea: 1942456771

e) Datu lagapenak:

Nafarroako Komunikabideak

Lagapena zer arauren babespean egiten den:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11.1 artikulua

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira. -- -- A0208418 --

Iragarkiaren kodea: