11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

11/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, berak azaroaren 21ean eman zuen 1622/2001 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 100 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 21eko 1622/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 100 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Deialdearen xede diren lanpostuetako lanaldian eta Kardiologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuetan eskatzen den espezialitatean akatsak daudela oharturik, bidezko diren zuzenketak argitaratu behar dira.

Aldaketa horien arabera, bidezko da beste epe bat irekitzea eskabideak aurkezteko, 15 egun naturalekoa.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera,

EBATZI DUT:

1 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 100 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 1.8 oinarria aldatzea. Deialdi hori 2001eko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean. Hona hemen testu berria:

"1.8. Lanaldia goizekoa edo arratsaldekoa izan daiteke, biotako edozein, betiere lanpostua betetzean zerbitzuan diren beharren arabera, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete".

2. Deialdi horretako I. eranskineko 6. atala aldatzea, idazketa hau izanen duena:

"Barrutiko fakultatibo espezialista Kardiologian.

Lanpostu kopurua: 2.

Destinoa:

1 Nafarroako Ospitaleko lan talde hierarkizatuan (68053 plantilla zenbakia).

1 Tuterako "Reina Sofía" ospitaleko lan talde hierarkizatuan (67783 plantilla zenbakia).

Espezialitatea: Kardiologia".

3. Beste epe bat irekitzea eskaerak aurkezteko, 15 egun naturalekoa, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Osaunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0200053