11. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

U-26 urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Ikusirik 26. unitatea urbanizatzeko proiektua, Etxarri-Aranazko Udalaren eskariz Antonio Suescun Martínez ingeniariak prestatua, eta ikusirik, halaber, bat datorrela Arau Subsidiarioetan eta unitate hori birzatitzeko proiektuan ezarritakoarekin.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 99 eta 119. artikuluetan ezarritakoa.

Ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea Antonio Suescun Martínez jaunak prestatutako urbanizazio proiektua.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, urbanizazio proiektua jendaurrean jartzeko 15 egunetan, bertan argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen honen iragarkia argitaratzea Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietako batean.

Egintza edo erabaki honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

1. Nahi izanez gero, hilabeteko epean berrazterteko errekurtsoa, egintza eman zuen organo berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barruan hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, 29/1998 Legeko 8.1 artikuluan aipatzen diren kasuetan ezik, hauetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduko baitzaio.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: A0113362